DBHko 3. mailako ikasleek Greziako errefuxiatuen errealitatea ezagutu dute EXOPIA dokumentalaren bidez.
Ekitaldian Aritz Gorostiaga dokumentalaren zuzendaria eta David Moreno “Lobito” aktorea egon dira.
Bidegabeak iruditzen zaizkigun egoerak salatzeko modu asko daude. Pertsona eta erakunde batzuek, banaka edo taldeka, beren aletxoa ematea erabakitzen dute, gauzak aldatzeko. Ahulenen eskubideak defendatzeko, gizartea eraldatzeko eta mundu bidezkoago eta solidarioago baterantz jotzea erabakitzen duen jendea da.
“EXOPÍA, no borders, mugarik ez” dokumentala horrelako ekimenen adibide ona da. Joan den martxoaren 15ean, Biurdanako DBHko 3. mailako ikasleek aukera izan zuten dokumentala ikusteko eta ekimen hau posible egin duten bi pertsonari zuzenean galdetzeko: Aritz Gorostiaga zuzendariari eta David Moreno “Lobito” aktoreari. Oso esperientzia interesgarria izan zen mundu hobe baten aldeko elkartasun ekimenak bertatik bertara ezagutzeko.