Biurdana BHIk gimnasio bakarra du eta kanpoko kirol pistak ez ditu aterpean. Hori dela-eta, 2014ko otsailean, Hezkuntza Departamentua hasi zen Biurdana ondoko Anaitasuna kirol elkarteko instalazioak alokatzen Biurdanako gimnasioan egiterik ez dauden Gorputz Hezkuntzako saioak han egiteko. Anaitasunak 18 euro kobratzen dizkio Hezkuntza Departamentuari saio bakoitzeko.
ikasturtea | ordaindutako dirua |
2013-2014 | 4.464 € |
2014-2015 | 10.953 € |
2015-2016 | 15.471 € |
2016-2017 | 12.906 € |
2017-2018 | 15.964 € |
2018-2019 | — |
OSOTARA | 59.758 € |
Biurdanako eskola komunitatea ez dator bat kirol instalazioen gabeziari eman zaion konponbide honekin. Haren ustez, kirol elkarte pribatu bati ematen ari zaion dirua Biurdanako kirol pistaren bati aterpe duin bat jartzen inbertitu beharko litzateke.
Gehiago jakin nahi? Bota galdera! => iesbiurd@educacion.navarra.es