Urte natural bakoitzeko, Hezkuntza Departamentuak diru kopuru jakin bat ematen die ikastetxeei haien funtzionamendu gastuak ordaintzeko.
2012. urtean, UPNren Nafarroako Gobernuak murrizketa handiak egin zituen administrazioaren atal anitzetan; ikastetxeen funtzionamendurako dirua izan zen atal horietako bat. 2016. urtean, lau alderdik sostengaturiko Gobernuak zertxobait emendatu zuen diru partida hori. Baina diru partida horren kalkulua egiteko ikastetxearen ikasle kopurua kontuan hartzen ez dutenez, Biurdanak urtetik urtera gero eta diru gutxiago jaso du ikasle bakoitzeko.
Beheko taulan zehaztua duzue azken urteetan zenbat diru eman dioten Biurdana ikastetxeari funtzionamendu gastuak ordaintzeko.