Ikasgela barneko bizikidetza maila modu objektiboan neurtzea hagitz zaila den arren, irizpide ahalik eta objektiboena bilatzeari ekin genion 12-13 ikasturtean. Hala, ikasturte hartatik, urtarrilaren 15a arte izaten diren kanporaketak zenbatzen ditugu. Ikasleren bat ikasgelatik egozten bada, horrek erran nahi du eskolaren jardun arrunta nabarmen oztopatu duela. Zenbakiei begiraturik, adierazle hau neurtzen ari garenetik badirudi Biurdanan ikasgela barneko giroa nahikotxo hobetu dela. Behean dituzue emaitzak:
ikasturtea | kanporaketak urtarrilaren 15 arte | ikasle kopurua | kanporaketak |
2012-2013 | 167 | 569 | 0.293 |
2013-2014 | 132 | 590 | 0.224 |
2014-2015 | 142 | 621 | 0.229 |
2015-2016 | 111 | 677 | 0.164 |
2016-2017 | 119 | 747 | 0.159 |
2017-2018 | --- | --- | --- |