Familiak (2022-2023)
Biurdana BHI-ko familia 2021-2022 ikasturtean 490 familiek osatzen dute eta Patxi Larraizar, Auzolar IP (Orkoien) eta Atakondoa IP (Irurtzun) -dik datozen ikasleak daude bertan.
Bere helburua familiak ordezkatzea eta familien eta zentroaren arteko lotura izatea da.
LAN ILDOAK:
ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
Lau saski baloi talde, bat emakumezkoena DBHko 3. mailane ta beste bi gizonezkoenak DBHko 2. mailan.
JARDUERA LUDIKOAK:
Inauteriak: txistorrada eta mozorro lehiaketa.
Liburuaren eguna: Tradizionalki, Guraso Elkarteak irakurketa publikoan parte hartzen du. Literatura-jarduera hau Bernardo Atxagarekin hasi zen 2000. urtean.
Sexualitate-tailerra: DBHko 2. eta 4. mailetako ikasleei zuzendua dago. Orientazio-departamentuarekin batera antolatzen da eta Isabel Pozueta psikologoak ematen du.
Kontsumoen prebentzioari buruzko tailerra: DBHko 1. Eta 3. Mailetako ikasleei zuzendua dago. Ikastetxearekin batera antolatua dago eta Hegoak elkarteak ematen du.
FAMILIEN FORMAKUNTZA:
Ikasturtean zehar, gure seme-alabekin zerikusia duten gaiei buruzko hitzaldi eta tailerrak antolatzen ditugu.
Iradokizunak eskertuko genituzke.
Biurdanako Guraso Elkarteak modu aktiboan hartzen du parte auzoko plataformetan, Eskola Kontseiluan eta Sortze- Ikasbatuazeko (Euskal eskola publikoaren aldeko erakundea) kide ere bagara.
Halaber, Korrika-n kilometroa erosten dugu, eta gure kultura eta hezkuntza hobetzeko antolatzen diren jai edo jarduera erreibindikatibo orotan parte hartzen dugu.
Presidentea: Ana Ruiz Hannigan
Presidenteordea: Oscar Lasaosa Lizarazu
Diruzaina: José Miguel Carlos Ibáñez
batzordekidea 1 : Maite Echeverria Echeto.