2012. urtea hastearekin batera, Bizikidetza Araudi berria erabiltzen hasi zen Biurdana. 2010. urtean, Nafarroako Gobernuak ikasleen eskubideei eta betebeharrei eta ikastetxeetako bizikidetzari buruzko foru dekretua onartu zuen. Ikastetxeetako bizikidetza araudiek dekretu horretara egon behar dute moldaturik, eta halaxe egin dugu guk 2012an.
Biurdana BHI-ko Zuzendaritza taldeak apailaturiko Bizikidetza Araudi hori Eskola Kontseiluak onartu zuen 2011ko abenduaren 21ean eginiko saioan, eta, erran bezala, 2012ko urtarriletik aitzina hasi zen aplikatzen.