Biurdana institutuak inoizko ikasle kopururik handiena izanen du 17-18 ikasturtean: 813 ikasle. Horietako 596 ikasle Biurdanan izanen dira (26 ikastaldetan), eta gainontzeko 217 ikasleak Donibane institutuko solairu batean egonen dira (10 ikastaldetan).
13-14 ikasturtetik, Biurdanako ikasle kopurua etenik gabe ari da handitzen eta, horregatik, 14-15 ikasturtetik Biurdana institutuaren ikasle zati bat ondoko Donibane institutuaren solairu batean dago.
Berez, orain hasi den ikasturteak markatu duen maximo historikoa azkena izan beharko litzateke. Izan ere, 2018ko irailaren 1ean Iruñeko iparraldeko institutu berria martxan egon beharko da. Institutu berriak Sanduzelaiko, Orkoiengo eta Buztintxuriko eskoletako ikasleak hartuko ditu eta horrekin Biurdanaren azken urteetako masifikazioa bukatuko da. Baldin eta institutu berria garaiz bukatzen badute, noski.
Administratzailea says
Goia jo ote du?