1 eta 2 DBHko ikasleak eta irakasleak primeran egon dira Belaguan.

1 eta 2 DBHko ikasleak eta irakasleak primeran egon dira Belaguan.
DBH3koekin berriz kalea alaitzen saiatu gara…
Paulino eta Julen badoaz. Faltan botako ditugu. Biurdana ezin hobe ezagutzen duen altxorra galtzen dugu. 22an Paulinori omenaldi txikia egiteko tartea izan genuen, guztiok elkarrekin Txoria txori abestuz. Gure Paulino beti laguntzeko prest, erne eta irribarretsu. Bai ikasleekin, bai beste lankideekin, bai irakasleekin egindako lan bikaina biziki eskertzen diogu. Mila esker gure etxea horren ongi zaintzeagatik! Gure etxearen zaintza lan hauetan Julenen lana ere asko eskertzen dugu, beti guk dena ongi aurkitzeko jo eta ke ibili baita! Edonorentzako oparia da horrelako pertsona eta langileak hurbil izatea!
Ibai Garaikoetxeak saldutako 0562 zenbakiak irabazi du saskia.
Izargi Bernardok saldutako 1123 zenbakiak 2. saria eta Ander Larrionek saldutakoak 1400 zenbakiak 3.a.
Kafe (edo kolakao) baten inguruan euskaraz hitz egiteko aukera eman digute gure Ikamako ikasleek. Mila esker emandako aukera atsegin eta eraginkorrarengatik! Hemen, argazkian, gure antolatzaile apartak.
Asmakizun tailerreko ikasleak Cocuus 3Dko inprimaketa enpresara joateko aukera izan zuten ostiralean.
Iratiren laguntzarekin, 4DBHkoek ikastetxea A25erako girotu egin dute, emakumezkoek pairatutako dugun jazarpena salatuz. Gainera, ikasleek antolatutako kontzientziazio tailerrak izango ditugu goiz osoan zehar.