Irailaren 6an hartu beharko dute autobusa agertzen den orduan, kasu bakoitzean, eta 12:00etan aterako dira Biurdanatik. 6tik aurrera aterako dira 14:15etan.
Posible denean ikasle bakoitzak ekarri behar du Biurdanako bulegora argazki bat, garraio txartela prestatu ahal izateko.
Barkatu eragozpenak
Mila esker
Archives for 2017
Inoizko ikasle kopururik handiena
Biurdana institutuak inoizko ikasle kopururik handiena izanen du 17-18 ikasturtean: 813 ikasle. Horietako 596 ikasle Biurdanan izanen dira (26 ikastaldetan), eta gainontzeko 217 ikasleak Donibane institutuko solairu batean egonen dira (10 ikastaldetan).
13-14 ikasturtetik, Biurdanako ikasle kopurua etenik gabe ari da handitzen eta, horregatik, 14-15 ikasturtetik Biurdana institutuaren ikasle zati bat ondoko Donibane institutuaren solairu batean dago.
Berez, orain hasi den ikasturteak markatu duen maximo historikoa azkena izan beharko litzateke. Izan ere, 2018ko irailaren 1ean Iruñeko iparraldeko institutu berria martxan egon beharko da. Institutu berriak Sanduzelaiko, Orkoiengo eta Buztintxuriko eskoletako ikasleak hartuko ditu eta horrekin Biurdanaren azken urteetako masifikazioa bukatuko da. Baldin eta institutu berria garaiz bukatzen badute, noski.
Egutegia (17-18)
Hemen duzue 2017-2018 ikasturterako EGUTEGIA.
Ikasliburuak (17-18)
Hemen duzue 17-18 ikasturtean erabiliko ditugun ikasliburu guztien ZERRENDA.
Melodia onean…
3×3 saskibaloiko txapeldunak
Biurdanako DBH 2ko Aritz Garcia, Xabier Gomez, Eneko Isturitz eta Hasier Isturitz ikasleek irabazi dute eskolarteko 3×3 saskibaloi txapelketa.
Ekainaren 10ean izan zen, Gazteluko plazan eginiko txapelketa azkarrean. Biurdanako ikasleek mutilen kategoria infantilean irabazi zuten.
Errotulu berria
DBHko eta Batx 1eko azterketak
DBHko eta Batxilergoko 1. mailako Azken Ebaluazioko deialdi bereziko azterketak (2016-2017 ikasturtekoak) ekainaren 19an, 20an eta 21ean eginen ditugu. Taulan dituzue zehazturik orduak eta tokiak. Zorte on!