DBHko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 7an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia goizeko 8:15ean hasiko da ikasleen aurkezpenarekin ikastetxeko Areto Nagusian.
Hauxe izanen da hasteko ordua mailaka:
- DBH1: 8:15
- DBH2: 8:45
- DBH3: 9:15
- DBH4: 9:45
- CBU: 11:15
Hasierako ekitaldia bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte, bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emateko: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrerako eskola jardunaldiak 8:15ean hasiko dira eta 14:15ean bukatuko dira.
Batxilergoko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 7an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia ikasleen aurkezpenarekin hasiko da ikastetxeko Areto Nagusian, goizeko 10:15ean Batxilergo 1. mailan eta 10:45ean Batxilergo 2. mailan. Ekitaldi hau bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte eta bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emango dizkiete: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrera eskola jardunaldiak 8.15ean hasiko dira eta 15:05ean bukatuko dira, ostirala izan ezik, zeinetan bukatzeko ordua 14:15 izanen baita.
Era berean erregutzen dizuegu ikastetxean eman zenuten bankuko kontu korrontean aldaketaren bat egin behar izanez gero, jakitera emateko.
Garraioaren erabiltzaileentzat: Ordutegiak eta ibilbideak irailaren lehenengo astean web orrian jarriko ditugu.