Nafarroako hamaika institutuetako DBHko 1. 2. 3. eta 4.go mailetako eta Batxilergoko 1. mailako 647 ikaslek hartuko dute parte Liburutegi Publikoek irakurketa sustatzeko sortutako proiektu honetan.
Hauek dira parte hartuko duten institutuak: Martzila, Barañain, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia eta Iruñeko Basoko, Julio Caro Baroja, Mendillorri, Ochoa de Olza, Biurdana eta Iturrama.
Ikasleak, irakasle, gazte-irakurketa klubetako eta 20 bat liburutegi publikoetako erabiltzaileekin batera, 2017an gaztelaniaz argitaratutako eleberri onena aukeratzeko epaimahaiko kide izango dira.
Proiektuan parte hartuko dutenek hiru lan finalista irakurriko dituzte: Maite Carranzaren “Una bala para el recuerdo”, Anna Mansoren “Lo del abuelo” eta Fernando Lalanaren “El Matarife”. Parte-hartzaileek, Nafarroako liburutegi publikoetan elkartuko diren irakurketa klubetan banatuko dira bakoitzak irakurri duen eleberriaren inguruan eztabaidatu eta “Irakurketaren Epizentroak” ekimenaren lehen edizioko irabazlea aukeratzeko.
Liburutegietan egingo diren topaketak abenduaren 13 eta 20an, otsailaren 14 eta 21ean eta maiatzaren 4 eta 9an egitea aurreikusten da.
Saria egilearekin egingo den topaketa batean emango da ekaineko lehen hamabostaldian.
Hemen duzue Biurdanako ikasleek jarraitu beharko duten kronograma, bertan duzue aukeratutako liburuaren izenburua, eta topaketako data eta lekua.