Biurdanako gure ikasleak, Julio Caro Barojako ikasleekin batera, BESTELAKO ARGIAK / OTRAS LUCES programaren barnean txertatutako ZINEMA IRAUNGIKOR TAILERrean parte hartu dute, Iruñeko zine zuzendaria den Oskar Alegriaren eskutik.
Film labur, iragankor hauek, leku eta euskarri zehatz baterako sortuak, Errotxapea eta Sanduzelaiko kale-pantaila berezietan proiektatuko dituzte: koltxoiak, izarak, tunelak, kamioi zuria…
Biurdanako DBH 4. mailako plastikako ikasleek bere filmak Errotxapean erakutsiko dituzte abenduaren 22an eta Julio Caro Barojako ikasleek, abenduaren 29an, Sanduzelaiko txoko desberdinetan.
Ikastetxe bakoitzean, Oskar sari banaketa gala ospatu zen, Biurdanako sarituak hauek izan ziren:
- “Hotzaren atarian”, ekoizpen hoberenari Oskarra.
- “Zaldiaren ametsa”, animazio eta muntaketa hoberenei Oskarra.
- “Zorte urdina”, kamara eta antzezlan hoberenei Oskarra.
- “Negu Hurbila”, gidoi hoberenari Oskarra.
ZORIONAK!
Beheko irudian ikus dezakezue proiekzioen ordutegia.
Eskerrik asko Iruñeko Udaletxeari, Oskar Alegriarekin ikasteko aukera izan dugulako eta Oskarri, bere pazientzia eta eskuzabaltasunagatik.
Utzi erantzuna