Musikariak ikastetxean jardueraren bidez, berriro Biurdanan musikari famatuak hartzeko aukera izango dugu.
Gure artean izango ditugu Mikel Markez, Zuriñe Hidalgo, Jon Basaguren, Birkit eta La Basu. Mila esker!
Biurdanako Biologia eta Geologia departamentuak antolatuta MIKROARGAZKI lehiaketa martxan da.
Telefono mugikorra eta foldscope mikroskopioa erabiliz mundu mikroskopioaren argazki politenak egiten dituenak irabaziko du.
Argazkiak formulario honen bidez bidali behar dira: ARGAZKIAK BIDALTZEKO FORMULARIOA
Prestakina, argazkiaren eta egilearen identifikazioa (izen abizena eta taldea) kartazal baten barruan utzi behar dira, atezaintzan izango den kutxa batean.
2020ko martxoaren 31n bukatzen da argazkiak bidaltzeko epea.
Aurten Biurdanak 25. urteurrena betetzen du
Gure ikasleen gurasoen aurrean ikasturte berriaren aurkezpena egiteko asmoz, urriaren 1ean eta 3an bilerak egingo ditugu institutuko areto nagusian. Aurkezpenaren ondoren, guraso bakoitzak bere seme-alabari dagokion taldeko tutorearekin talde-bilera izango du ikasturteari buruzko argibide gehiago jasotzeko. Hemen dituzue bileren datak eta orduak:
Aurkezpena irailaren 6an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia goizeko 8:15ean hasiko da ikasleen aurkezpenarekin ikastetxeko Areto Nagusian.
Hauxe izanen da hasteko ordua mailaka:
Hasierako ekitaldia bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte, bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emateko: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrerako eskola jardunaldiak 8:15ean hasiko dira eta 14:15ean bukatuko dira.
Aurkezpena irailaren 6an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia ikasleen aurkezpenarekin hasiko da ikastetxeko Areto Nagusian, goizeko 10:15ean Batxilergo 1. mailan eta 10:45ean Batxilergo 2. mailan. Ekitaldi hau bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte eta bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emango dizkiete: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrera eskola jardunaldiak 8.15ean hasiko dira eta 15:05ean bukatuko dira, ostirala izan ezik, zeinetan bukatzeko ordua 14:15 izanen baita.
Era berean erregutzen dizuegu ikastetxean eman zenuten bankuko kontu korrontean aldaketaren bat egin behar izanez gero, jakitera emateko.
Garraioaren erabiltzaileentzat: Ordutegiak eta ibilbideak irailaren lehenengo astean web orrian jarriko ditugu.
Hemen duzue 2019-2020 ikasturte berrirako, ikasliburu zerrenda.
Hemen duzue 2019-2020 ikasturteko EGUTEGIA.