Gure ikasleen gurasoen aurrean ikasturte berriaren aurkezpena egiteko asmoz, irailaren 16an eta 17an tutoreekin talde-bilerak egingo ditugu.
Ikasle bakoitzeko soilik guraso bat etor daiteke, bere seme-alabaren gelara joango da zuzenean eta tutoreak esango dio non dagoen bere mahaia han esertzeko.
Oso garrantzitsua da gurasoek beraien seme-alaben talde zehatza zein den jakitea, horrela jakingo du zein ordutan etorri behar duen, zein atetik sartu behar duen eta gela non dagoen kokatuta. Sarbideen eta gelen kokapena ikasturte hasiera aurretik bidalitako kontingentzia planean daude.
Hemen dituzue bileren datak eta orduak:
SARBIDEAK:
BLOKE URDINA: Biurdanako aparkalekutik
BLOKE GORRIA: Errepide aldeko langatik (berria)
BLOKE HORIA: Donibane aldeko langatik
BLOKE ARROXA: Donibaneko sarrera nagusitik