Amaiur Tejedor, Biurdanako DBH 3ko ikasleak Iruñeako Udalak deitutako “Iruñeako Ikasleen Literatur Lehiaketa”-n, Ipuinak euskaraz modalitatean, lehenengo saria lortu du “NI NAIZ” ipuinarekin.
Bestalde, Eneko Velez de Mendizabal, Batxilergoko 1. mailako ikasleak, Iruñeako Udalaren Gazte Literatur Lehiaketa irabazi du, gaztelaniazko narratiba modalitatean. Guztira 120 lan aurkeztu ziren (50 poema eta 70 narrazio labur) lehiaketaren XXX. Edizioan. Esteka honetan irakur dezakezue Enekoren lana: https://letrajoven.com/
Gainera, Bittori Elizalde, Batxilergoko 2. mailako ikaslea, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34.edizioan txapeldunorde atera zen. Gai orokorra emanda, lau oinak emanda, azken puntua emanda eta hitz bana emanda bertso bana kantatu ondotik, bi bertsolari pasa ziren bigarren fasera: Bittori Elizalde eta Ekhiñe Zapiain. Biak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Biurdanatik zorionak eman nahi dizkiegu Amaiur, Eneko eta Bittoriri lehiaketa hauetan lortutakoagatik. ZORIONAK!
Utzi erantzuna