1.DBH eta 2.DBHko artistek bikain lan egin dute kartelak sortzen eta haiei esker institutua ostiraleko Biurrikarako prest daukagu! Gainera, Biurdanako APYMAk kilometroa erosi du, 3.Cko ikasleei egokitu zaie joatea eta larunbatean suhiltzaileen eraikinean hasiko da ibilbidea, 13:15etan.
Archives for martxoa 2022
INGELESAKO NUHEOKO AZTERKETAK
Hemen dituzue Ingelesako NUHEOKO azterketen datak eta orduak: AZTERKETEN ORDUTEGIA
HAIZEA ARRUTI SEGALARIAREN BISITA
Martxoaren 8a pasa berri den honetan, Haizea Arruti segalariaren bisita izan dugu. Euskara eta Literatura ikasgaiko Proiektuaren baitan eta ahozko elkarrizketan trebatzeko helburuz, jendartean horren ezaguna ez den herri kirol honen inguruan jardun gara. Emakume eta kirolari den aldetik bere esperientziaren berri lehen eskutik izateko aukera izan dugu. Interesa, jakin-mina eta parte-hartzea sortu duen saioa izan da. Eskerrik asko Haizea tarte hau eskaini eta gurekin elkarbanatzearren!
1. Batxeko San Millaneko irteera
Asteazkenean 1. Batxeko ikasleak Gaztelania eta Euskara mintegiko irakasleekin San Millanera joan ziren eta gidek kontatutakoa adi entzun zuten.
Korrikarako kartel lehiaketa
Badator korrika!! Motorrak berotzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu. Anima zaitezte!
8M BIURDANAN: EMAKUMEAK ERDIGUNERA
Euskarako mintegikoek oso jarduera aproposa eta polita aurrera eraman dute 4. mailako ikasleekin batera, institutuko paretetan emakume euskaldun sortzaileei omenaldia eginez. Pasabideak erakuslehio bihurtu dituzue, gure ikastetxeko paisaia feministagoa eginez!
Honetaz gain, bihar, atsedenaldian, Patirkerekin IEHPko ikasleek egindako pankartaren atzean, patioan elkartuko gara eta 2. Batxilergoko neskek ere hitzaldi bat emango dute. Ildo beretik, irakasle bakoitzak emakumeok jasaten dugun diskriminazioaren inguruko gogoeta egingo du bere arloan.