Bellis perennis kutsadura neurtzeko bioindikadore bezala erabiltzea proposatu dute gure ikasle ohiak diren Jare Perezek, Nahia Garayoak, Ariane Garcia de Eulatek eta Saioa Larrainzarrek Mariaje Lasarte Biologiako irakasleak bideratutako proiektuan, iraileko 8tik 10era ospatu den Mostra Nacional de Ciencian.
‘Mostra Nacional de Ciência’ azokak aurten 16. edizio du, eta Portugal osoko zein nazioarteko zientziako eta teknologiako proiektuak aurkezten dira. Oportoko esperientzia honi esker asko ikasi eta haien lana atzerrian ederki aurkeztu dute gure zientzilari gazteek. Aurretik Elhuyar Zientzia Azokan ere parte hartu zuten, Bilbon, irakasleak eta familiek lagunduta. Elhuyarrek albistea egin du ikasle eta irakaslearen lorpen eta bizipen huek ezagutzera emateko.
Utzi erantzuna