Paulino eta Julen badoaz. Faltan botako ditugu. Biurdana ezin hobe ezagutzen duen altxorra galtzen dugu. 22an Paulinori omenaldi txikia egiteko tartea izan genuen, guztiok elkarrekin Txoria txori abestuz. Gure Paulino beti laguntzeko prest, erne eta irribarretsu. Bai ikasleekin, bai beste lankideekin, bai irakasleekin egindako lan bikaina biziki eskertzen diogu. Mila esker gure etxea horren ongi zaintzeagatik! Gure etxearen zaintza lan hauetan Julenen lana ere asko eskertzen dugu, beti guk dena ongi aurkitzeko jo eta ke ibili baita! Edonorentzako oparia da horrelako pertsona eta langileak hurbil izatea!
Blokeatutako zaborra
Reader Interactions
Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.
Utzi erantzuna