Atzo, otsailak 27 asteartea, ikastetxean Nafar Gobernuak antolatzen duen “Emakumea eta Kirola”ren inguruko saioa burutu genuen. Saio teoriko-praktiko bat izan zen eta gimnasioan egin zen 3. eta 4. mailako zenbait ikaslerekin. Kirolaria Nerea Navarro izan zen, Biurdanako ikasle ohia eta Euskal Selekzioko errugbi jokalaria.
Archives for otsaila 2024
MUGIMENDU KULTURAL ETA ARTISTIKOAK
Nafarroako Museora eta Chema Madozen erakusketara
DBHko 2. mailako ikasleak–>Arantzan.
BIURRIKA 2024
Hainbatetan atera da ikastetxean euskararen erabileraren inguruko kezka. Hortaz, euskara ikasleen artean sustatzeko aukera polita iruditu zaigu aurtengo KORRIKA ere probestea eta BIURRIKAren bigarren edizioa antolatzea.
KORRIKA Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
2024ko martxoaren 14an hasita, gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 23. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun etenik gabe.
Biurdanan ere, gure hizkuntza erabiltzen harro sentitzen garela erakutsi nahi dugu.
Helburuak:
-Ikastetxeak ardura hartzea gai honekiko.
-Ikasleak euskararen inguruan modu motibagarri batean inplikatzea.
-Ekimen kultural hunkigarri honi bultzada ematea.
Proposamena:
KORRIKA “simulakro” bat eginen dugu martxoaren 15ean (ostirala).
Azkeneko hiru orduetan eginen da ekimena, ikasle eta irakasleak mailaka antolatuz. Ikastetxearen inguruan ibilbidetxo bat markatu eta KORRIKA dela simulatuko dugu.
Amaiera patioan eginen da ekitaldi batekin (estalpean). Bertan ikasleek prestaturikoak aurkeztuko dira (kanta bat, irakurketaren bat, dantza, mezuaren irakurtzea etab.). Eta bukaera bat emanen diogu pikoteo batekin.
Egitaraua:
- 11:30ean Jostaldia bukatuta, txirrinak jo ondoren, klasera igoko dira ikasle guztiak. Laugarren orduko irakaslearekin dagokien puntura abiatuko dira.
- 11:45ean txupinazoa eta Biurrikaren hasiera.
- 12:15ean ikastetxera iritsi eta patioko estalpean argazki erraldoia.
- 12:30ean ekitaldia hasi.
Harro herri, euskaraz jakin zein ez, har dezagun
dimentsio orotan eragiteko konpromisoa, herria batuta.
Harrotasunez! Konplexuak gainetik kendu,
mugi dezagun euskararen herria, ingurua mugiarazi arte.
Harro hadi Kantauri itsasoa,
Arabako mahats, Bardeako buztin.
Harro zite Pirinioetako elur, Meatzaldeko burdina.
Elkarrekin nahi ditugu pausoak egin,
espazio berriak irabazi eta, hitzez zein ekintzez,
aldarri egin.
Gauden harro garenaz, eta egiten dugunaz.
Bete ditzagun etxe eta kaleak euskaraz.
Harro plazan, online zein kanpoko bizitzan.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!
INAUTERIAK BIURDANAN
Biurdanako emakume zientzialariak.
Igande honetan emakume zientzialarien eguna ospatzen da eta gure ikastetxean ere omendu nahi izan ditugu.