Ikasturte honetan zehar DBHko 1. eta 2. mailako goi gaitasuneko ikasleak lan ta lan ibili dira Boliviako egoera ezagutzen, Bartolina Sisa erakundearen lana hobeto ulertzeko, hau zabaltzeko asmoz. Emaitza? Laster Biurdanako liburutegian izango duzuen liburua!Egindako lan guztia DBHko 2. mailako ikasle batek diseinatutako webgunean duzue. DBHko 1. mailako ikasleak, beraien kurtsokideei kahoot desberdinen bidez Boliviako egoeraren eta Bartolina Sisen lanaren berri eman dieten. Honetaz gain, gaur beste eskola solidarioen aurrean beraiek egindako lana aurkezten egon dira. Aurten lehendabiziko aldia izan da goi gaitasuneko ikasleek zerbitzu eta ikaskuntza metodologia erabiliz proiektu bat aurrera eramaten dutena, Bakea eta elkartasun fundazioaren eskutik. Baina ez da azkena izanen! Datorren urtea gehiago!
Utzi erantzuna