Julio Caro Baroja BHI, gaztelaniaz, eta Alaitz BHI, euskaraz, izan dira, larunbatean, urriak 26, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuren aretoan egindako Batxilergoko XV. Eztabaida Lehiaketaren irabazleak. Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Foru Parlamentuak antolatu dute lehiaketa.
Bigarren postuan sailkatu dira Iruñeko Vedruna ikastetxea, gaztelaniaz, eta Iruñeko Biurdana BHI, euskaraz. Hizlari hoberenen saria ikasle hauentzat izan da: Clara Asensio Muneta, Navarro Villoslada BHIko ikaslea, gaztelaniaz; eta Katalin Gorraiz Okiñena, Biurdana BHIko ikaslea, euskaraz.
Utzi erantzuna