Ostiralean Bardeetan egon ginen Batx 1 bio-geoko ikasleekin. Irteera oso ongi atera zen. Fran Sanz Morales geologoaren gidaritzapean hainbat geldialdi egin genituen Bardeetan zehar. Horrela, ikasleek ikusi eta ikasi ahal izan zuten, nola sortu den Nafarroako ikonikoa den paisaietako bat. Zein harri mota dauden, zein erliebe mota sortu diren haize eta euriagatik eta zein izan zen giroa lurralde horietan denboran atzera miloika urtez joanda. Azken geldialdia Argedas herrian egin genuen, Bardeetan agerian geratzen diren materialen azpian (hareharria) buztinak daudela egiaztatzeko eta baita gizakiak eginiko etxe-kobazuloak material bigun hau moldatuz.