
PERUHARRI

Joan den apirilaren 10ean, gure ikastetxea emozioz eta sormenez bete zen “Irakurketa Publikoa” ekitaldian, euskal literatura aberatsa omentzen duen ekitaldian. Aurten, Harkaitz Cano izan zen protagonista, letren munduan arrasto sakona utzi duen idazlea. Azken hilabeteetan, gure ikasleak haien lanetan murgildu dira, haien tramak eta pertsonaiak arakatuz, eta ekitaldiaren eguna izan zen ahalegin horren gailurra.
Goizean goizetik, areto nagusia espazio zirraragarri bihurtu zen. Ikasleen barreak eta marmarrak gure ikasle musikari talentudun batzuek jotzen zuten musika leunarekin nahasten ziren, giroari ukitu berezia emanez. Hormak Canoren liburuetan inspiratutako artelanez apainduta zeuden, hausnarketara eta gozamenera gonbidatzen zuen ikusizko ingurune bat sortuz.
Senideak, gurasoak eta kultura, politika eta kirol arloko pertsona garrantzitsuak batu zitzaizkigun literatura ospatzeko. Harkaitz Canoren lanen zatien irakurketa airean entzun zen, ikasleek beren interpretazioa eta testuekiko lotura partekatzen zuten bitartean.
Harkaitz Canok bere idazle esperientzia partekatu zuen mahai-inguru batekin amaitu zen ekitaldia. Ikasleek, gogotsu, bere sormen prozesuari, inspirazioei eta istorioen bidez transmititu nahi dituen mezuei buruzko galderak egin zizkioten. Elkarrizketa naturala izan zen, eta gazteek beren lanarekiko sentitzen zuten mirespena eta begirunea nabari ziren.
Egunari amaiera emateko, luntx zoragarri batez gozatu genuen, bertaratutako guztiek bizi izandakoari buruzko iritziak eta gogoetak partekatzeko aukera izan zezaten. Literatura ospatzeaz gain, hezkuntza-komunitatearen eta kultura-munduaren arteko loturak indartu zituen eguna izan zen.
“Irakurketa Publikoa” Harkaitz Canori egindako omenaldia ez ezik, irakurketaren, sormenaren eta hitzen boterearen ospakizuna ere izan zen. Zalantzarik gabe, parte hartzeko zortea izan genuen guztion oroimenean grabatuta geratuko den ekitaldia. Datorren urtera arte!
Apirilaren 10ean, 2. Batxilergoko Biologia ikasleek aukera paregabea izan zuten Juan José Lasarte Sagastibelza ikerlariak emandako hitzaldi interesgarrian parte hartzeko.Lasarte doktorea Nafarroako Unibertsitateko Immunologia katedraduna , CIMAko Immunologia eta Immunoterapia programaren zuzendaria da. Bere hitzaldian, sistema immunologikoan duen eragina eta garrantzia nabarmendu zituen, ez bakarrik osasun fisikoan, baizik eta mentalean ere. Oso modu ulergarrian erakutsi zigun ikusmenak, entzumenak, usaimenak , ukimenak eta dastamenak sistema immunologikoan duten eragina eta horrek gorputzaren ongizate orokorrean , horrekin ulertu genuen zer garrantzitsua den gure sistema immunologikoa zaintzea.
Aurten ere, Biurdanak, beste 14 ikastetxerekin batera, parte hartu du Elhuyar Zientzia Azokaren Nafarroako zazpigarren edizioan. Topaketa apirilaren 5ean ospatu zen Iruñeko Baluarten. Oraingo honetan, Biologia-Geologia departamentuko ikasgai ezberdinetan egindako sei lan aurkeztu dira.
Batxilergoko 2. mailako Iñari Moreno, Ibai Garces eta Urtzi Portillok Adimen Artifiziala arrokak identifikatzeko tresna bihurtu dute. Adriana Ballesteros, Xiaoli Arteaga eta Adriana Huartek mikroorganismoen hazkuntza murrizteko fruta noiz garbitu behar den aztertzeko lanak egin dituzte. Ibon Salaverri eta Aiora Doraik adineko pertsonen egoera botikarik gabe hobetzeko proiektua aurkeztu dute. Amaiur Zoroza, Silvia Stanisheva eta Nayra Marcosek alkohol eta botiken toxikotasuna hidroponian neurtzen ari dira.
Batxilergoko 1. mailako Lujan Mata, Amaia Goikoa eta Uxue Etxandik biomaketaK eta bioJoak Uxue Iriarte, Naiara Nieto eta Maia Layanak azaldu dituzte. DBHko 1. mailako Xabier Markotegi, Iraia Martinez de Lizarrondo eta Arrieta Garcesek zelulen maketa politak defendatu dituzte.
Ikasle horiek laguntzeko zeuden beraien irakasleak Hodei Díaz de Cerio, Arantxa Imaz, Mariaje Lasarte eta Leire Sanz.
Esta semana, de mano de Nasertic, el alumnado de 3º de la ESO ha recibido una formación sobre integligencia artificial.
No se puede negar que la inteligencia artificial es parte de nuestra vida: al utilizar el GPS, el traductor. chatGPT… ¿Por qué tiktok me enseña todo el rato videos de perros y a otra persona videos sobre fútbol? ¿ Cómo sabe netflix qué series me pueden gustar? ¿Cómo sabe la roomba qué limpiar en casa?
Siendo esto así, nos parece necesario preparar al alumnado de la mejor manera posible para el uso correcto de la IA, para que no les perjudique.
Han trabajado los siguientes temas:
– La inteligencia artificial y sus variaciones
– Aplicaciones prácticas
– IA generativa
– Ciberseguridad y ética
¡La formación ha sido muy práctica y útil! ¡ Estamos deseando profundizar y aprender más sobre este tema!
Aste honetik Nasertic-en eskutik 3.DBHko ikasleek adimen artifizialaren inguruko formakuntza jaso dute.
Ukaezina da adimen artifiziala gure bizitzako parte dela: GPSa erabiltzean, itzultzaileak, chatGPT…Zergatik niri tiktoken denbora guztian txakurren bideoak ageri zaizkit eta beste bati futbolaren ingurukoak? Nola daki netflixek zer telesai gustatuko zaizkidan? Nola badaki etxeko roombak nondik garbitu?
Hau horrela izanda, beharrezkoa ikusten dugu ikasleak ahalik eta hobe prestatzea adimen artifiziala ongi erabiltzeko, kaltegarria izan ez dadin.
Gai hauei landu dituzte:
– Adimen artifiziala eta bere motak
– Aplikazio praktikoak
– AA generatiboa
– Ziberseguritatea eta etika
Formakuntza oso praktikoa eta erabilgarria izan da! Gai honen inguruan gehiago sakontzeko eta ikasteko prest gaude!
Hemos querido compartir con todo el mundo el contenido trabajado en el taller impulsado por la APYMA, por si pudiera ser interesante (está en castellano).
Guraso Elkarteak bultzatutako tailerrean landutako edukia zuekin guztiekin konpartitu nahi izan dugu, interesgarria izan daitekeelakoan (erderaz dago).
Martxoaren14an Miarritzera joan ginen DBH4, Batx 1 eta Batx 2ko frantseseko ikasleekin. Bikain pasatu genuen. Alaitzeko ikasleak ere gurekin etorri ziren.
DBH 2. mailako ikasleek bideo pare bat egin dituzte bortizkeriaren kontra, M8 dela eta!
https://drive.google.com/file/d/11Fg3t5jVt7uorOAXIpDiiZLMY6ExRvmW/view?usp=sharing
https://drive.google.com/file/d/193Rez_GGbrtIkBTi5hK1VnIyI-Z3zkdJ/view