Aurten ere, Biurdanak, beste 14 ikastetxerekin batera, parte hartu du Elhuyar Zientzia Azokaren Nafarroako zazpigarren edizioan. Topaketa apirilaren 5ean ospatu zen Iruñeko Baluarten. Oraingo honetan, Biologia-Geologia departamentuko ikasgai ezberdinetan egindako sei lan aurkeztu dira.
Batxilergoko 2. mailako Iñari Moreno, Ibai Garces eta Urtzi Portillok Adimen Artifiziala arrokak identifikatzeko tresna bihurtu dute. Adriana Ballesteros, Xiaoli Arteaga eta Adriana Huartek mikroorganismoen hazkuntza murrizteko fruta noiz garbitu behar den aztertzeko lanak egin dituzte. Ibon Salaverri eta Aiora Doraik adineko pertsonen egoera botikarik gabe hobetzeko proiektua aurkeztu dute. Amaiur Zoroza, Silvia Stanisheva eta Nayra Marcosek alkohol eta botiken toxikotasuna hidroponian neurtzen ari dira.
Batxilergoko 1. mailako Lujan Mata, Amaia Goikoa eta Uxue Etxandik biomaketaK eta bioJoak Uxue Iriarte, Naiara Nieto eta Maia Layanak azaldu dituzte. DBHko 1. mailako Xabier Markotegi, Iraia Martinez de Lizarrondo eta Arrieta Garcesek zelulen maketa politak defendatu dituzte.
Ikasle horiek laguntzeko zeuden beraien irakasleak Hodei Díaz de Cerio, Arantxa Imaz, Mariaje Lasarte eta Leire Sanz.





Utzi erantzuna