Apirilaren 10ean, 2. Batxilergoko Biologia ikasleek aukera paregabea izan zuten Juan José Lasarte Sagastibelza ikerlariak emandako hitzaldi interesgarrian parte hartzeko.Lasarte doktorea Nafarroako Unibertsitateko Immunologia katedraduna , CIMAko Immunologia eta Immunoterapia programaren zuzendaria da. Bere hitzaldian, sistema immunologikoan duen eragina eta garrantzia nabarmendu zituen, ez bakarrik osasun fisikoan, baizik eta mentalean ere. Oso modu ulergarrian erakutsi zigun ikusmenak, entzumenak, usaimenak , ukimenak eta dastamenak sistema immunologikoan duten eragina eta horrek gorputzaren ongizate orokorrean , horrekin ulertu genuen zer garrantzitsua den gure sistema immunologikoa zaintzea.

Utzi erantzuna