Batxilergo 1.maila:
– Biojojoak: biologia geologia eta ingurumen zientziak ikasgaian, historia geologikoaren inguruan sorturiko zazpi joko interesgarri
– Biomaketak: anatomia ikasgaiko eduki ezberdin ( gorputz atalak, gaixotasunak…) hobeto ulertzeko maketak.
Batxilergo 2. maila (5 proiektu):
– Hobetu al daiteke adinekoen egoera botikarik gabe? . Amavir egoitzan egindako ikerketa lana. Astean 2-3 ordu erdiko saioetan ikasleek prestatutako jarduera ezberdinek adinekoen egoeren hobekuntzan izan duten emaitza neurtu dute.
– Harrigo!. Ikastetxeko arroka bilduma identifikatzeko aplikazioa asmatu dute AA ( adimen artifiziala) erabiliz.
– Noiz garbitu fruta? Erosi bezain pronto ala justu kontsumitu behar denean? Mikrobiologoak bezala lana egin ondoren, fruta juxtu jan aurretik garbitzea aholkatzen dute.
– Zer eragin dute kontsumitzen dugun alkohola eta farmako arruntek ( ardoa, garagardoa, bozka, aspirina, ibuprofeno, parazetamola) landare hazkuntzan? Demostratu dute homeopatiak kenduta gainontzeko guztiek eragin negatiboa dutela, baina batzuk besteak baino gehiago. Aldagai guztiak kontrolpean mantentzeko hidroponian mantendu dituzte.
– Zer eragin dute ardoak, bozkak, garagardoak, ibuprofenoak eta parazetamolak landare hazkuntzan?. Lurrean landatutako landareetan aztertu dute kasu honetan. Eragin ezberdina dutela landare hazkuntza faseen arabera ikusi dute.



