Hobetu daiteke adinekoen egoera botikarik gabe? proiektuari erantzuteko PPLko lau ikasle, lau hilabetez joan dira orduerdiko 2-3 saioetan Amavirreko adinekoen egoitzara. Bertako lau agurerekin ikasle horiek prestaturiko jarduera ezberdinak burutu dituzte. Hasieran eta amaieran galdetegi balidatuak pasa zitzaizkien egoera emozionala eta kognitiboa ebaluatzeko eta kontrol taldearekin (interbentziorik gabekoa) konparatu ziren. Emaitza deigarria lortu dute, egoera emozionalean nabarmen eta kognitiboan gutxiago hobetu dutelako . Gainera oso lotura estua lortu dute, denbora labur horretan. Proiektua aurrera eramateko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko geriatria zerbitzuko kideen laguntza izan dugu.
Hona hemen esteka: Amavir: https://youtu.be/17QkQ_WbG7E
https://zientzia-azoka.elhuyar.eus/eu/albisteak/elhuyar-zientzia-azokako-sariak-banatu-dira-25
Utzi erantzuna