Urtero moduan Biurdanako DBHko 1. mailako ikasleek Iturramak antolatzen duen paperezko zubien lehiaketan parte hartu dute. 14 taldek 50 cm-ko luzeera, 10 cm-ko zabalera eta gehienez ere 300 gramo dituzten zubiak aurkeztu dituzte Nafarroa osoko ikastetxeek parte hartzen duten lehiaketa honetan.Maila oso oneko zubiak aurkeztu dituzte , eta horren erakusle da bi taldek irabazi dituzten sariak: Malen, Arrieta, Asier eta Aitorren zubiak 33 Kg eutsi ditu, 1. saria eskuratuz. Uxue, Arhane, Iñigo eta Ikerren zubiak, aldiz, 31,25 Kg eutsi ditu eta 2. saria eskuratu dute.Zorionak guztioi!

Utzi erantzuna