Frantseseko mintegiko irakasleek, Laurak eta Idoiak, 4DBH eta 1Batxekoekin Frantzian hilabete honetako lehenengo asteburuan bidai polita antolatu, egin eta primeran pasa zuten. Hemen argazki batzuk.





Frantseseko mintegiko irakasleek, Laurak eta Idoiak, 4DBH eta 1Batxekoekin Frantzian hilabete honetako lehenengo asteburuan bidai polita antolatu, egin eta primeran pasa zuten. Hemen argazki batzuk.
Eguraldi ona probestuz, urtero bezala 2. Batxilergoko Lur eta Ingurumenaren Zientzietako ikasle taldeak DBHko ikasleei bideratutako ginkana ederki antolatu du, ikasleek Biurdanako berdeguneko zuhaitzak ezagutzeko helburuarekin. Maila bakoitzean ikasle sarituak egon dira eta zinemara joateko sarrerak irabazi dituzte.
Ikasle sarituak:
1.DBHn Anne Casado eta Erika Del Santo
2.DBHn Telmo Martos eta Amaiur Gambra
3.DBHn Alba Lazcoz eta Leire Oyarzun
4DBHn Eider Arraiz eta Maider Lapuente
Bihar 8:15etatik aurrera, institutura Miren Agur Meaberen lanen irakurketa entzutera hurbildu zaitezte!
Ikasle zein irakasleek esperientzia oso positiboki baloratu dute. Harremanak hobetzeko, elkarrekin ongi pasatzeko eta ikasteko baliogarria izan da.
Aurreko astean (ostiralean) 2.Batxilergoko Administrazioaren Kudeaketarako Oinarriak (AKO) ikasgaiko ikasleek, Alaitz Arretxea irakaslearekin egin dituzten proiektu ezberdinetan lortutako dirua (130€) SONAGE erakundeari donatu zizkioten.
Aurten ospatu dugu lehenengo BIURRIKA. ZORAGARRIA izan da!
Bisitatzera animatu zaitezte! Baluarten izango da!