Urtarrilaren 24an, Biurdanako Batxilergoko 2. mailako ikasleak NUPera joan ziren.
Han ikasketa desberdinei buruzko informazioa jaso zuten eta instalazioak bistatzeko aukera izan zuten.
Urtarrilaren 24an, Biurdanako Batxilergoko 2. mailako ikasleak NUPera joan ziren.
Han ikasketa desberdinei buruzko informazioa jaso zuten eta instalazioak bistatzeko aukera izan zuten.
Biurdanako BHI ko patioan Ping Pong mahai ederra jarri berri dugu, ea etekinik ateratzen diogun.
Biurdanako gimnasioan eskalatzeko panelak kokatu dira denboraldi baterako.
Arratsaldez etorri nahi lukeenak erabiltzera, atezaintzan abisatu beharko luke.
Biurdanako patioan, hemendik aurrera ez dugu aitzakiarik birziklapena ongi egin ahal izateko.
Zabor ontziak kolore bidez identifikagarri jarri ditugu patioan zehar.
Oinarrizko Matematika ikasgaian, 1.DBHn, logika, eraikuntza, talde lanerako autoebaluazio errubrika eta talde lana jarri ditugu jomugatzat, oporretatik bueltan.
Biurdanako Biologia eta Geologia departamentuak antolatuta MIKROARGAZKI lehiaketa martxan da.
Telefono mugikorra eta foldscope mikroskopioa erabiliz mundu mikroskopioaren argazki politenak egiten dituenak irabaziko du.
Argazkiak formulario honen bidez bidali behar dira: ARGAZKIAK BIDALTZEKO FORMULARIOA
Prestakina, argazkiaren eta egilearen identifikazioa (izen abizena eta taldea) kartazal baten barruan utzi behar dira, atezaintzan izango den kutxa batean.
2020ko martxoaren 31n bukatzen da argazkiak bidaltzeko epea.
Aurten Biurdanak 25. urteurrena betetzen du
Gure ikasleen gurasoen aurrean ikasturte berriaren aurkezpena egiteko asmoz, urriaren 1ean eta 3an bilerak egingo ditugu institutuko areto nagusian. Aurkezpenaren ondoren, guraso bakoitzak bere seme-alabari dagokion taldeko tutorearekin talde-bilera izango du ikasturteari buruzko argibide gehiago jasotzeko. Hemen dituzue bileren datak eta orduak: