Aurtengo ikasturte hasierako berrikuntzetako bat. Paretak pintatu dira eta sare berria jarri da. Disfrutatu!!
Nafarroa Arrosa
SARAY, Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartea da.
Biurdanako DBH 4. mailako ikasleek elkarte honek antolatutako Nafarroa Arrosa Sarayren Alde lehiaketan parte hartu dute.
Argazkirik hoberena bozkatzeko aukera SARAYren weborrian duzu, urriaren 19a arte. Anima zaitez!
Nafar Gobernuko beka-Batxilergoa
Batxilergoko beken deialdia. Nafarroako Gobernuko beka.
Nafarroako Gobernuko 2017/2018 beketarako deialdi honetan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurretik Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari beka eskatu izana, horretarako behar diren baldintzak betetzen badira. Nafarroako Gobernuaren beka inprimakia on-line bidez lor daiteke soilik. Eskabidea egiteko lotura: https://appseducacion.navarra.es/Becas/faces/index2.xhtml. Deialdiaren informazio gehiago nahi izanez gero, informazioa 2017ko urriaren 13ko 198 zenbakidun NAOn dago. Beka eskaera entregatzeko epea 2017ko azaroaren 13an bukatuko da. |
Batxilergo bekak-MEC
Batxilergoko beken deialdia.
Maila ertain eta unibertsitarioetarako 2017/2018 ikasturteko beken deialdi orokorra ireki da.
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren beka eskaera bide telematikoaz https://sede.educacion.gob.es/portada.html helbide elektronikoan formalizatu behar da “Trámites y servicios” atalean.
HZMren beka eskaera entregatzeko epea 2017ko urriaren 3an bukatuko da.
Guraso bilerak
Gure ikasleen gurasoen aurrean ikasturte berriaren aurkezpena egiteko asmoz, urriaren 3an eta 5ean bilerak egingo ditugu institutuko areto nagusian. Aurkezpenaren ondoren, guraso bakoitzak bere seme-alabari dagokion taldeko tutorearekin talde-bilera izango du ikasturteari buruzko argibide gehiago jasotzeko. Hemen dituzue bileren datak eta orduak:
DBH1: urriaren 3an (asteartea), 17:30tan
DBH2: urriaren 3an (asteartea), 18:00tan
DBH3: urriaren 5ean (osteguna), 16:30tan
DBH4: urriaren 5ean (osteguna), 17:00tan
BATX 1 eta 2: urriaren 5ean (osteguna), 17:30tan
Garraio laguntza
Nafarroako Gobernuak 2017/2018 ikasturteko DBHko ikasleendako “Eskola-garraiorako norbanakako diru-laguntza” deialdia atera du.
Laguntza hau eskatzen ahal dute, eskola- garraiorako eskubidea duten ikasleak eta 2 kilometro edo gehiago ibili behar dutenean eskola-garraioaren geltokirik hurbilenera ailegatzeko.
Eskaerak egiteko inprimakiak bulegoan eskuragai daude. Aurkezteko epea urriaren 12an bukatuko da. |
Eskola Garraioa
Irailaren 6an hartu beharko dute autobusa agertzen den orduan, kasu bakoitzean, eta 12:00etan aterako dira Biurdanatik. 6tik aurrera aterako dira 14:15etan.
Posible denean ikasle bakoitzak ekarri behar du Biurdanako bulegora argazki bat, garraio txartela prestatu ahal izateko.
Barkatu eragozpenak
Mila esker
Inoizko ikasle kopururik handiena
Biurdana institutuak inoizko ikasle kopururik handiena izanen du 17-18 ikasturtean: 813 ikasle. Horietako 596 ikasle Biurdanan izanen dira (26 ikastaldetan), eta gainontzeko 217 ikasleak Donibane institutuko solairu batean egonen dira (10 ikastaldetan).
13-14 ikasturtetik, Biurdanako ikasle kopurua etenik gabe ari da handitzen eta, horregatik, 14-15 ikasturtetik Biurdana institutuaren ikasle zati bat ondoko Donibane institutuaren solairu batean dago.
Berez, orain hasi den ikasturteak markatu duen maximo historikoa azkena izan beharko litzateke. Izan ere, 2018ko irailaren 1ean Iruñeko iparraldeko institutu berria martxan egon beharko da. Institutu berriak Sanduzelaiko, Orkoiengo eta Buztintxuriko eskoletako ikasleak hartuko ditu eta horrekin Biurdanaren azken urteetako masifikazioa bukatuko da. Baldin eta institutu berria garaiz bukatzen badute, noski.

Egutegia (17-18)
Hemen duzue 2017-2018 ikasturterako EGUTEGIA.
Programazio laburrak mintegika 2024-2025
Hemen duzue 2024-2025 ikasturtean erabiliko ditugun programazio laburren ZERRENDA.