

Atzoko Iturramako zubi lehiaketan irabazle eta 3. postua eskuratu genuen. Lan bikaina egin dute gure 2.DBHkoek eta Teknologiako mintegiko irakasleek!
Irabazleak: Naroa, Izan, Xabier eta Anne. 3. sailkatuak: Pau, Irati eta Erika.
ZORIONAK!
Larunbat honetan, Apirilak 22an, goiz osoan zehar, Biologiako irakasleak eta Batxilergoko ikasleak Baluarten egon ziren, aurten aurrera eraman dituzten hiru proiektuak aurkezten:
– bidaia birtuala aintzira Batx 2ko geologia ikasleak. Errealitate birtuala geologian aplikatuz-
-kutsaduraren bioindikadoreak. Batx 1eko Biologia- Geologiko ikasle batzuk aurreko urteko proiektua hartu dute, ikertzen jarraitzeko
– Mikroorganismoen presentzia. Batx 1eko Biologia-Geologiako ikasle batzuk
1 eta 2 DBHko ikasleak eta irakasleak primeran egon dira Belaguan.
DBH3koekin berriz kalea alaitzen saiatu gara…
Paulino eta Julen badoaz. Faltan botako ditugu. Biurdana ezin hobe ezagutzen duen altxorra galtzen dugu. 22an Paulinori omenaldi txikia egiteko tartea izan genuen, guztiok elkarrekin Txoria txori abestuz. Gure Paulino beti laguntzeko prest, erne eta irribarretsu. Bai ikasleekin, bai beste lankideekin, bai irakasleekin egindako lan bikaina biziki eskertzen diogu. Mila esker gure etxea horren ongi zaintzeagatik! Gure etxearen zaintza lan hauetan Julenen lana ere asko eskertzen dugu, beti guk dena ongi aurkitzeko jo eta ke ibili baita! Edonorentzako oparia da horrelako pertsona eta langileak hurbil izatea!
Ibai Garaikoetxeak saldutako 0562 zenbakiak irabazi du saskia.
Izargi Bernardok saldutako 1123 zenbakiak 2. saria eta Ander Larrionek saldutakoak 1400 zenbakiak 3.a.
Kafe (edo kolakao) baten inguruan euskaraz hitz egiteko aukera eman digute gure Ikamako ikasleek. Mila esker emandako aukera atsegin eta eraginkorrarengatik! Hemen, argazkian, gure antolatzaile apartak.
Asmakizun tailerreko ikasleak Cocuus 3Dko inprimaketa enpresara joateko aukera izan zuten ostiralean.