Berriak
ADI! Azkeneko berriak informazio akademikoari buruz!
Zientzia azoka
Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen ari diren gazte nafarrak Iruñean bildu dira — Zientzia azoka
SALTING
Ostegunean Salting-ean egon ginen DBHko 2. mailakoekin
IRLANDA 2024.
Martxoaren 10-17 bitartean DBHko 2. mailako 17 ikaslek aste bat pasa zuten Irlandan. Bertako familietan eduki zuten egoitza eta ingelesa praktikatzeko eta beste hainbat jarduera desberdinez gozatzeko aukera izan zuten.
EXOPIA. ELKARTASUNA.
DBHko 3. mailako ikasleek Greziako errefuxiatuen errealitatea ezagutu dute EXOPIA dokumentalaren bidez.
Ekitaldian Aritz Gorostiaga dokumentalaren zuzendaria eta David Moreno “Lobito” aktorea egon dira.
Bidegabeak iruditzen zaizkigun egoerak salatzeko modu asko daude. Pertsona eta erakunde batzuek, banaka edo taldeka, beren aletxoa ematea erabakitzen dute, gauzak aldatzeko. Ahulenen eskubideak defendatzeko, gizartea eraldatzeko eta mundu bidezkoago eta solidarioago baterantz jotzea erabakitzen duen jendea da.
“EXOPÍA, no borders, mugarik ez” dokumentala horrelako ekimenen adibide ona da. Joan den martxoaren 15ean, Biurdanako DBHko 3. mailako ikasleek aukera izan zuten dokumentala ikusteko eta ekimen hau posible egin duten bi pertsonari zuzenean galdetzeko: Aritz Gorostiaga zuzendariari eta David Moreno “Lobito” aktoreari. Oso esperientzia interesgarria izan zen mundu hobe baten aldeko elkartasun ekimenak bertatik bertara ezagutzeko.
BIURRIKA 2024
Harro Herri Korrika?
Harro?
Harro, ikastetxean.
Harro, ikastetxeko karteletan.
Harro, ikastetxeko langile bat agurtzerakoan.
Harro, atezaintzara gurasoak deitzera edo fotokopiak egitera hurbiltzerakoan.
Harro, joan den urteetako irakasle batekin pasiluan topatu eta ikasturte zer moduz doan
galdetzen didanean.
Harro, mintegi batera irakasle baten bila noanean.
Harro, ikastetxeko pasiluetan noanean.
Harro, mintzatzera harrotzerakoan.
Herri?
Herri, ateraldietan.
Herri, oasira noanean.
Herri, irakasleak begiratzen gaituenean.
Herri, jolasorduetan liburutegian irakurtzerakoan.
Herri, irakaslea eta biok azterketaren emaitzarekin “jira eta bira” gabiltzanean.
Herri, gurasoen “zer moduz institutuan?” galderari erantzuten diodanean. Batzuetan euskara
hutsean, besteetan “la etxerakoalana” edo “la azterketa” bidelagun.
Herri, gelakideen aurrean aurkezpenak egiterakoan.
Herri, Biurdana naizenean.
Herri, herria naizenean.
Korrika?
Korrika, musika entzutean.
Korrika, Whats Appeko pantaila sakatzerakoan.
Korrika, mintzaira lagunartean sortzen dugunean, bizia dagoena aldatzen doalako.
Korrika, eskupilotan, futbolean, voleyballean eta ping-pongeko puntuen kontaketan.
Korrika, besarkadaz besarkada eta mingainaz mingaina noanean.
Korrika, lagunekin asteburuetan hitz egiterakoan.
Korrika, baita lasterka eta arnasestuka noanean.
Korrika, hizkuntza denboran hautatzerakoan.
Harro Herri Korrika!