Hemen duzue 2019-2020 ikasturte berrirako, ikasliburu zerrenda.
Jarduera
EZ OHIKO azterketen egutegia, DBH-BATX1
DBH eta BATX1 ez ohiko azterketen egutegia.
Batx.2 – EZ OHIKO deialdia
Hemen dago Batxilergoko 2. mailako EZ OHIKO deialdiko azterketen egutegia:
2018-2019 OHIKO DEIALDIKO AZTERKETAK
Maiatzaren 31 eta ekainaren 3 eta 4ean, ohiko deialdiko azken azterketak egingo dira Biurdana institutuan.
Hiru egun hauetan, ikasleek soilik egin behar dituzten azterketetara etorri beharko dute. Klaseak eten egingo dira.
Hemen duzue esandako ordutegia:
Lekua: Azterketaren egunean institutuko sarreran, Biurdana eraikinean, jarriko dugu non izango den azterketa bakoitza.
2017-2018 pendienteen OHIKO deialdiko azterketen egutegia hau izango da:
BIURDANAKO TXORIAK
Biurdana institutuko Biologia-Geologia eta Marrazketa departamentuek elkarlanean, Biurdana inguruko txoriei buruzko kartel hau prestatu dute:
IRAKURKETAREN EPIZENTROAK Biurdanan
Nafarroako hamaika institutuetako DBHko 1. 2. 3. eta 4.go mailetako eta Batxilergoko 1. mailako 647 ikaslek hartuko dute parte Liburutegi Publikoek irakurketa sustatzeko sortutako proiektu honetan.
Hauek dira parte hartuko duten institutuak: Martzila, Barañain, Atarrabia, Burlata, Zizur Nagusia eta Iruñeko Basoko, Julio Caro Baroja, Mendillorri, Ochoa de Olza, Biurdana eta Iturrama.
Ikasleak, irakasle, gazte-irakurketa klubetako eta 20 bat liburutegi publikoetako erabiltzaileekin batera, 2017an gaztelaniaz argitaratutako eleberri onena aukeratzeko epaimahaiko kide izango dira.
Proiektuan parte hartuko dutenek hiru lan finalista irakurriko dituzte: Maite Carranzaren “Una bala para el recuerdo”, Anna Mansoren “Lo del abuelo” eta Fernando Lalanaren “El Matarife”. Parte-hartzaileek, Nafarroako liburutegi publikoetan elkartuko diren irakurketa klubetan banatuko dira bakoitzak irakurri duen eleberriaren inguruan eztabaidatu eta “Irakurketaren Epizentroak” ekimenaren lehen edizioko irabazlea aukeratzeko.
Liburutegietan egingo diren topaketak abenduaren 13 eta 20an, otsailaren 14 eta 21ean eta maiatzaren 4 eta 9an egitea aurreikusten da.
Saria egilearekin egingo den topaketa batean emango da ekaineko lehen hamabostaldian.
Hemen duzue Biurdanako ikasleek jarraitu beharko duten kronograma, bertan duzue aukeratutako liburuaren izenburua, eta topaketako data eta lekua.
IKASTURTE HASIERA
DBHko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 7an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia goizeko 8:15ean hasiko da ikasleen aurkezpenarekin ikastetxeko Areto Nagusian.
Hauxe izanen da hasteko ordua mailaka:
- DBH1: 8:15
- DBH2: 8:45
- DBH3: 9:15
- DBH4: 9:45
- CBU: 11:15
Hasierako ekitaldia bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte, bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emateko: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrerako eskola jardunaldiak 8:15ean hasiko dira eta 14:15ean bukatuko dira.
Batxilergoko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 7an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia ikasleen aurkezpenarekin hasiko da ikastetxeko Areto Nagusian, goizeko 10:15ean Batxilergo 1. mailan eta 10:45ean Batxilergo 2. mailan. Ekitaldi hau bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte eta bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emango dizkiete: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrera eskola jardunaldiak 8.15ean hasiko dira eta 15:05ean bukatuko dira, ostirala izan ezik, zeinetan bukatzeko ordua 14:15 izanen baita.
Era berean erregutzen dizuegu ikastetxean eman zenuten bankuko kontu korrontean aldaketaren bat egin behar izanez gero, jakitera emateko.
Garraioaren erabiltzaileentzat: Ordutegiak eta ibilbideak irailaren lehenengo astean web orrian jarriko ditugu.
EGUTEGIA 18-19
2018-2019 ikasturteko EGUTEGIA.
IKASLIBURUAK 2021-2022
2021-2022 ikasturterako ikasliburuen zerrenda.