Biurdana BHI bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoa da. Bertan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoko ikasketak egin daitezke. Biurdana D ereduko ikastetxea da, hau da, irakaskuntzan erabiltzen den hizkuntza euskara da.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
– DBHko lau ikasmailetan 30 eskola ordu dago astean (6 saio egunean). Saioak goizeko 08:15ean hasten dira eta 14:15ean bukatzen dira, tartean 30 minutuko atsedenaldi bat izanik.
– Ikasleen aniztasunari behar duen erantzuna emateko, DBHko 3. mailan IEHP talde bat dago (Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programak).
Batxilergoa
– DBHko ikasketei jarraipena emateko, Biurdana ikastetxean lau Batxilergo mota ikas daitezke:
- Giza eta Gizarte zientzien modalitatea
- Giza zientziak
- Gizarte zientziak
- Zientzien modalitatea
- Osasun zientziak
- Zientziak eta Ingeniaritza eta Teknologia
– Batxilergoko ikasketek 34 eskola ordu dituzte astean. Saioak goizeko 08:15ean hasten dira eta 15:05ean bukatzen dira astelehenetik ortzegunera, 30 eta 10 minutuko bi atsedenaldirekin. Ortziraletan, berriz, DBHko ordutegia jarraitzen da.