Pasa den ostegunean bigarren batxilergoko Ekonomia eta Administrazioko ikasleek Goienerren eskutik hitzaldi bat jaso zuten kooperatiba eta beste eredu energetiko bat ezagutuz.
Archives for azaroa 2023
Bartolinak Biurdanan
Pasa den ostiralean Bartolina SIsa erakundeko 3 emakume bisitatu gintuzten: Marcia Gonzales, Eduarda Carrillo eta Salomé Mendoza. 2 hitzaldi egin zituzten, lehengoa 2.DBHko ikasleentzat eta bigarrena 1.DBHko ikasleentzat. Hitzaldi honetan, bartolinek beraien bizipeneen bidez bertako emakumeek berdintasuna eta independentzia politiko eta ekonomikoa lortzeko orain arte egin duten lana eta orain egiten ari direna kontatu ziguten.
Bartolina Sisa erakundea Boliviako emakume nekazari indigenei laguntza eskaintzen dien erakunde bat da. Hauen helburua bertako emakumeak sufritzen duten biolentziatik aldentzea, bizitza ekonomiko-politikoan parte hartzea izatea eta haien autoestimua lantzea da. Hau, bilera eta tailer desberidinen bidez lantzen dute.
Eduardak, Salomek eta Marciak Bartolina Sisen erakundean sartu aurretik beraien bizitza nolakoa zen kontatu ziguten, gaur egun nolakoa den, eta geratzen zaien borroka guztia. Hemengo egoerarekin alderatzeko aukera izan genuen, ikasleek egindako galdera guztiei esker. Hitzaldiaren edukia kontuan izanda, zentruko neska taldea ere gonbidatua izan zen, Bartolinen bizipenen berri izateko.
Aurtengo kurtsotik aurrera, Biurdanak Bartolinekin lan eginen du, Bakea eta solidaritate fundazioaren bitartez. Zentruko goi gaitasunak dituzten ikasleak proiektuaren motore izanen dira, eta beraiek izanen dira Bartolinen borrokaren berri emanen dietenak institutuko gainontzeko ikasleei, 1. eta 2. DBHko kurtsoetan zentratuz.
“Matematika kale kantoian”
Azaroaren 13an 3E-ko ikasleak “Matematika kale kantoian” erakusketa bisitatzera joan ziren. Bertan bineta matematikoak, umore matematikoa animazio sailetan, frogapen matematiko manipulatiboak eta teselazioak ezagutu zituzten.
Geltoki. Elikadura burujabetza eta ekonomia eraldatzailea.
Gaur DBHko 4. mailako Ekonomia eta Prestakuntza eta Orientazioko ikasleekin Geltoki kooperatiba ezagutzera etorri gara. Primeran egon gara Elikadura Burujabetzari eta Ekonomia Eraldatzaileari buruz ikasten.