Ostiralean Batxilergoko 1D-ko ikasleak Oblatasera joan ziren, jaialdi bat egiteko asmoz.. Giro mundiala sortu zen, bertakoak (familiak, erizainak, adinekoak…) eta ikasleak ekarrekin dantzan, kantari eta hizketan aritu ziren. MILA ESKER GUZTIEI!!!
Archives for 2023
Iturramako zubi lehiaketan irabazle izan gara!
Atzoko Iturramako zubi lehiaketan irabazle eta 3. postua eskuratu genuen. Lan bikaina egin dute gure 2.DBHkoek eta Teknologiako mintegiko irakasleek!
Irabazleak: Naroa, Izan, Xabier eta Anne. 3. sailkatuak: Pau, Irati eta Erika.
ZORIONAK!



Lan-merkatuaren hausnarketaren infografiek, Ekonomiako Batxilergoko 1.mailako ikasleek primeran eginda, tamalez berdintasunetik urrun gaudela agerian uzten dute. Errealitatea aldatzeko lehenengo pausua ikertzea, ondorioak aurkeztea eta hausnartzea da beti.







BIURDANAKO IKTKO HIRU IKASLE KAIXOMUNDUA FINALISTAK
BATX2ko IKT 3 ikasle, Egoitz Astondoa, Alain Garcia eta Eder Martinez, Euskal Herri mailako Kaixomundua.eus web orrien sorrera lehiaketan finalista gelditu dira https://gymhools.eus/ orrialdearekin. Finala hurrengo ostiralean, Maiatzak 5ean, eguerdiko 12:00etan izango da eta ekitaldia Twitchen egongo da ikusgai https://www.twitch.tv/puntu_eus ZORIONAK ETA ZORTE ON!!!!

BIURDANAKO BI IKASLE XXXV OLINPIADA MATEMATIKOA
Maider Muruzabalek eta Ainhoa Apesteguiak 2.DBHko NafarroakoMatematika Olinpiadan parte hartuko dute. Ea zortea duten eta ongi pasatzen duten!!

BIURDANAKO IKASLEEK HIRU PROIEKTU AURKEZTU DITUZTE BALUARTEKO ZIENTZIA AZOKAN
Larunbat honetan, Apirilak 22an, goiz osoan zehar, Biologiako irakasleak eta Batxilergoko ikasleak Baluarten egon ziren, aurten aurrera eraman dituzten hiru proiektuak aurkezten:
– bidaia birtuala aintzira Batx 2ko geologia ikasleak. Errealitate birtuala geologian aplikatuz-
-kutsaduraren bioindikadoreak. Batx 1eko Biologia- Geologiko ikasle batzuk aurreko urteko proiektua hartu dute, ikertzen jarraitzeko
– Mikroorganismoen presentzia. Batx 1eko Biologia-Geologiako ikasle batzuk



ATEHNAkoen hitzaldiak aste honetan gure ikastetxean izango ditugu

ASTEAZKEN HONETAN
17:00etan 1DBH eta 3DBH
18:30etan Batxilergoa

2023-2024ko aurrematrikulazioa
MARTXOAK 8 BIURDANAN
Ikasleen eskutik, kontzientziazio lana egiteko aukera handia izan dugu!
