Batxilergoko 1. mailako ekonomiako ikasleak traperos de emausen egon dira gaurkoan. Klasean ekonomia zirkularra zer den, honen eta enpresa jasangarrien garrantzia landu ondoren, traperosek Berriozarren duten egoitzara hurbildu dira. Bertan, ekonomia zirkularra bideo eta jolas baten bidez landu dute eta traperosen balioekin bat datozen bertan egiten diren jarduera desberdinak ikusi dituzte. Ekoizpen-kontsumo eredu desberdin bat posiblea da eta guk dagoeneko lehendabiziko pausuak eman ditugu. Eta zu, animatuko zara?
Archives for abendua 2023
Hitzaldi zientifikoa
Gaur, Nafarroako geologiaren inguruan Fran Sanz geologien eskutik, Hitzaldi zientifikoa izan dugu Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleekin.