Aste honetik Nasertic-en eskutik 3.DBHko ikasleek adimen artifizialaren inguruko formakuntza jaso dute.
Ukaezina da adimen artifiziala gure bizitzako parte dela: GPSa erabiltzean, itzultzaileak, chatGPT…Zergatik niri tiktoken denbora guztian txakurren bideoak ageri zaizkit eta beste bati futbolaren ingurukoak? Nola daki netflixek zer telesai gustatuko zaizkidan? Nola badaki etxeko roombak nondik garbitu?
Hau horrela izanda, beharrezkoa ikusten dugu ikasleak ahalik eta hobe prestatzea adimen artifiziala ongi erabiltzeko, kaltegarria izan ez dadin.
Gai hauei landu dituzte:
– Adimen artifiziala eta bere motak
– Aplikazio praktikoak
– AA generatiboa
– Ziberseguritatea eta etika
Formakuntza oso praktikoa eta erabilgarria izan da! Gai honen inguruan gehiago sakontzeko eta ikasteko prest gaude!

