Ezohiko egoera honek irauten duen bitartean, ikasleak etxean egin beharko dute lana. Kasu bakoitzean nola jokatu argi izateko hemen duzue talde bakoitzaren lanaren antolaketa, hori ikusteko klik egin dagokion taldean.
ATE IREKIAK
Gure ikastetxea ezagutu dezazuen, ATE IREKIEN egunera gonbidatzen zaituztegu.
EGUNA: Martxoaren 23an,astelehena.
ORDUA:
DBH1-era datozenak
- 15:15ean: DBH 1. mailara datozen ikasleak.
- 17:30ean : DBH 1-era datozen ikasleen familiak.
DBH 2,DBH 3, DBH 4, BATX 1 edo BATX 2-ra datozenak
- 16:30ean : DBH 2, DBH 3, DBH 4, BATX 1 edo BATX 2-ra datozen ikasleak eta familiak.
TOKIA:
Aingeru Epaltza Aretoan
Ikasleen bisitaren egitaraua
- Harrera.
- Ikastetxeari bisita.
Gurasoen eta beste ikasleen egitaraua
- Harrera.
- Azalpena: ordutegia, irakasgaien banaketa, hautazkoak DBHko maila guztietan, promozio irizpideak…
- Ikastetxeari bisita.
NUPera bisita
Urtarrilaren 24an, Biurdanako Batxilergoko 2. mailako ikasleak NUPera joan ziren.
Han ikasketa desberdinei buruzko informazioa jaso zuten eta instalazioak bistatzeko aukera izan zuten.
Ping Pong
Biurdanako BHI ko patioan Ping Pong mahai ederra jarri berri dugu, ea etekinik ateratzen diogun.
ESKALATZEKO PANELAK
Biurdanako gimnasioan eskalatzeko panelak kokatu dira denboraldi baterako.
Arratsaldez etorri nahi lukeenak erabiltzera, atezaintzan abisatu beharko luke.
BIRZIKLAPENA PATIOAN
Biurdanako patioan, hemendik aurrera ez dugu aitzakiarik birziklapena ongi egin ahal izateko.
Zabor ontziak kolore bidez identifikagarri jarri ditugu patioan zehar.
Spaghettien matematika
Oinarrizko Matematika ikasgaian, 1.DBHn, logika, eraikuntza, talde lanerako autoebaluazio errubrika eta talde lana jarri ditugu jomugatzat, oporretatik bueltan.
Musikariak ikastetxean
Lau teilatu Biurdanan
II. MIKROARGAZKI lehiaketa
Biurdanako Biologia eta Geologia departamentuak antolatuta MIKROARGAZKI lehiaketa martxan da.
Telefono mugikorra eta foldscope mikroskopioa erabiliz mundu mikroskopioaren argazki politenak egiten dituenak irabaziko du.
Argazkiak formulario honen bidez bidali behar dira: ARGAZKIAK BIDALTZEKO FORMULARIOA
Prestakina, argazkiaren eta egilearen identifikazioa (izen abizena eta taldea) kartazal baten barruan utzi behar dira, atezaintzan izango den kutxa batean.
2020ko martxoaren 31n bukatzen da argazkiak bidaltzeko epea.
SARIAK:
- Mikroskopio bat
- Telefono mugikorrarentzat lenteak
- Zinemarako bi sarrera