Maiatzaren 25ean, ostirala, Batxilergo 2. mailako ikasleen graduazio ekitaldia ospatuko da institutuan.
ZORTE ON opa dizuegu!
Hemen duzue egitarua.
Maiatzaren 25ean, ostirala, Batxilergo 2. mailako ikasleen graduazio ekitaldia ospatuko da institutuan.
ZORTE ON opa dizuegu!
Hemen duzue egitarua.
Maiatzaren 3an Aste Kulturalean eskainitako ekintzen artean, Altsasu eta Biurdana BHIko ikasleek Anaitasunan Kontzertua gauzatu zuten.
Bertan, ikusle moduan, gonbidatu bereziak izan genituen, Patxi Larraintzarreko ikasleak hain zuzen. Arratsalde ederra pasa genuen.
Eskerrak hori posible egin zenuten guztiei.
Hurrengo kontzertua Biurdanako DBH1eko ikasleek eskeiniko digute Alaitzeko ikasleekin batera Barañainen.
Aupa zuek!!!
Datorren maiatzaren 2a eta 4a bitartean Biurdanako ASTE KULTURALA ospatuko dugu.
Aste Kulturalaren ekintzen artean IRAKURKETA PUBLIKOAren XIX. edizioa dugu seinalatuenetarikoa.
Aurtengoan maiatzaren 4an, ostirala, ospatuko da. Omendutako artista JOXAN ARTZE dugu, euskal idazlea eta txalapartaria bera.
Apirilaren 7an, larunbatean, aniztasun funtzionala duten pertsonentzako Eskolarteko Torneoaren lehenengo edizioa jokatu zen. Bederatzi eskolek hartu zuten parte, guztira 7 talde osatuz. Eguraldi txarra zela eta Tajonarren ospatu behar zen torneoa Nafarroako Unibertsitateko polikiroldegian egin zen.
Lekaroz, Biurdana, Ribera del Arga, Altsasu, El Molino, San Francisco Javier, Santa Teresa, Santa Catalina eta Tierra Estella eskoletako neska mutilek lehenengo fasea jokatu zuten eta ondoren hiru final izan ziren.
Biurdanako ikasleek osatutako taldea bigarren lekuan sailkatu zen. Kopa ederra ekarri zuten!
ZORIONAK!
DBH 2. mailako ikasleak bizikletaren inguruko tailer bat egiten aritu dira. Bertan bi puntu landu zituzten bereziki; txirrindaz ibiltzearen abantailak eta kontuan hartu beharreko gomendioak. Ondoren patioan proba ezberdinak egin zituzten bizikletak hartuta.
Kurtsoan zehar, beste 4 orduz ariko dira lanean. Saio batez udaltzainen hitzaldia jasoko dute eta ekain aldean, 3 orduko irteera egingo dute Iruñean zehar bizikletarekin.
Abenduaren 22an Biurdanan Neguko festa ospatuko da.
Begira zer nolako koreografia prestatu duten gure ikasleek.
Ea, gustatzen zaizuen! Anima zaitezte ikastera, egun horretan denak elkarrekin dantzatuko dugu eta!
Aurrera!
Behin hautagaiak aurkezteko epea bukatuta, gurasoen sektorean bi hautagai aurkeztu direla. Hautagai kopurua bete behar den plaza kopuruaren berdina izanik, azaroaren 28rako aurreikusita zegoen HAUTESKUNDE JARDUNALDIA EZ DA EGINGO eta Hauteskunde Batzordeak GURUTZE GARRAUS REKONDO eta IZASKUN URIARTE ETXEBERRIA hautagaiak automatikoki aldarrikatuko ditu.
Beste aldetik, GURASO ELKARTEAK hautatutako ordezkaria FCO. JOSE ALMIRANTEARENA LARRAÑETA izango dela jakinarazten dizuegu.
506/2017 EBAZPENA, urriaren 26koa, Hezkuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden Bigarren Hezkuntzako institutuetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetako Eskola Kontseiluak hautatu, eratu eta haien zati bat berritzeko jarraibideak onesten dituena.
V.–Hautatu beharreko ordezkariak eta hautagaien zerrendak.
8. Sektore batean aurkeztutako hautagai kopurua berritu beharreko ordezkarien kopuruarekin alderatuz gero berbera edo txikiagoa bada, Hauteskunde Batzordeak besterik gabe aldarrikatuko ditu aurkeztu diren hautagaiak.
Heldu den egunetan Nafarroako ikastetxeetako Eskola Kontseiluak zati batean berritu behar dira.
BIURDANA BHIn dagokion Hauteskunde Batzordea izendatuta, honako erabaki hauek hartu ditu:
Hauteskunde Batzorde honek eskaera egin nahi dizue hauteskundean parte hartzeko, bai hautagai zein hautesle gisara, Eskola Kontseilua baita ikastetxeko erabaki-organo nagusia.
Irakasleak: Haizea Aedo Goñi
Gurasoak: Mª Cristina Oderiz Azkona
Ikasleak: Itxaso Iribarren Saigos
Administrazio eta Zerbitzuetako langileak: Koldo Rekalde Peralta
Zuzendaria: Jabier Pérez García
Ikasle, irakasle, zatozte denok dantza egitera!!
Neguko festa inguratzen ari zaigula eta, asteazken atsedenaldietan Biurdanako gimnasioan ikasle dantzariek dantzak erakusteko ahalegina eginen dute.
Erakutsiko dituzten dantzak neguko festan dantzatuko direnak izanen dira: zortzikoa, polka, lehenbiziko bolant dantza, muxikoak, eta abar.
Deialdia ikasle zein irakasleentzat izanen da, beraz, anima zaitezte eta ez ahaztu azaroaren 8, 15, 22 eta abenduaren 13 eta 20an atsedenaldian gimnasiora etortzeaz!
Irakasle izango diren ikasleak Akier Akerreta, Amaia Sorbet eta Emma Gomez dira.
Anima zaitezte!!!