Aurten Biurdanak 25. urteurrena betetzen du
Guraso bilerak 2019-2020
Gure ikasleen gurasoen aurrean ikasturte berriaren aurkezpena egiteko asmoz, urriaren 1ean eta 3an bilerak egingo ditugu institutuko areto nagusian. Aurkezpenaren ondoren, guraso bakoitzak bere seme-alabari dagokion taldeko tutorearekin talde-bilera izango du ikasturteari buruzko argibide gehiago jasotzeko. Hemen dituzue bileren datak eta orduak:
DBH1: urriaren 1ean (asteartea), 17:30tan
DBH2: urriaren 1ean (asteartea), 18:00tan
DBH3: urriaren 3an (osteguna), 16:30tan
DBH4: urriaren 3an (osteguna), 17:00tan
BATX 1 eta 2: urriaren 3an (osteguna), 17:30tan
Garraioa 2019-2020
2019-2020 IKASTURTE HASIERA
DBHko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 6an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia goizeko 8:15ean hasiko da ikasleen aurkezpenarekin ikastetxeko Areto Nagusian.
Hauxe izanen da hasteko ordua mailaka:
- DBH1: 8:15
- DBH2: 8:45
- DBH3: 9:15
- DBH4: 9:45
- CBU: 11:15
Hasierako ekitaldia bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte, bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emateko: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrerako eskola jardunaldiak 8:15ean hasiko dira eta 14:15ean bukatuko dira.
Batxilergoko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 6an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia ikasleen aurkezpenarekin hasiko da ikastetxeko Areto Nagusian, goizeko 10:15ean Batxilergo 1. mailan eta 10:45ean Batxilergo 2. mailan. Ekitaldi hau bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte eta bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emango dizkiete: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrera eskola jardunaldiak 8.15ean hasiko dira eta 15:05ean bukatuko dira, ostirala izan ezik, zeinetan bukatzeko ordua 14:15 izanen baita.
Era berean erregutzen dizuegu ikastetxean eman zenuten bankuko kontu korrontean aldaketaren bat egin behar izanez gero, jakitera emateko.
Garraioaren erabiltzaileentzat: Ordutegiak eta ibilbideak irailaren lehenengo astean web orrian jarriko ditugu.
Ikasliburuak 19-20
Hemen duzue 2019-2020 ikasturte berrirako, ikasliburu zerrenda.
Biurdana PDZ
2021-2022 egutegia
Hemen duzue 2019-2020 ikasturteko EGUTEGIA.
EZ OHIKO azterketen egutegia, DBH-BATX1

DBH eta BATX1 ez ohiko azterketen egutegia.
IRAKURKETAREN EPIZENTROAK
ALDAKETA: Topaketa BARAÑAINGO AUDITORIOAN izango da 10:00etan
“IRAKURKETAREN EPIZENTROAK” ekintzan parte hartu duten ikasleek eta irakasleek, irakurritako hiru idazleekin (Anna Manso, Fernando Lalana eta Maite Carranza).
I TOPAKETA IZANGO DUTE ikasturteari azken agurra emateko.
Ekainak, 12an
10:00
Iruñeko Liburutegi Nagusian