Gure ikasleen gurasoen aurrean ikasturte berriaren aurkezpena egiteko asmoz, urriaren 1ean eta 3an bilerak egingo ditugu institutuko areto nagusian. Aurkezpenaren ondoren, guraso bakoitzak bere seme-alabari dagokion taldeko tutorearekin talde-bilera izango du ikasturteari buruzko argibide gehiago jasotzeko. Hemen dituzue bileren datak eta orduak:
GARRAIOA 2018-2019
IKASTURTE HASIERA
DBHko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 7an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia goizeko 8:15ean hasiko da ikasleen aurkezpenarekin ikastetxeko Areto Nagusian.
Hauxe izanen da hasteko ordua mailaka:
- DBH1: 8:15
- DBH2: 8:45
- DBH3: 9:15
- DBH4: 9:45
- CBU: 11:15
Hasierako ekitaldia bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte, bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emateko: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrerako eskola jardunaldiak 8:15ean hasiko dira eta 14:15ean bukatuko dira.
Batxilergoko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 7an, ostiralean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuak diren ikasleentzat autobusak ohiko ordutegian aterako dira eta 12ak inguruan egonen dira institutuan berriz etxeratzeko.
Jardunaldia ikasleen aurkezpenarekin hasiko da ikastetxeko Areto Nagusian, goizeko 10:15ean Batxilergo 1. mailan eta 10:45ean Batxilergo 2. mailan. Ekitaldi hau bukatuta, irakasle-tutoreek ikasleak dagozkien geletara eramanen dituzte eta bertan ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emango dizkiete: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrera eskola jardunaldiak 8.15ean hasiko dira eta 15:05ean bukatuko dira, ostirala izan ezik, zeinetan bukatzeko ordua 14:15 izanen baita.
Era berean erregutzen dizuegu ikastetxean eman zenuten bankuko kontu korrontean aldaketaren bat egin behar izanez gero, jakitera emateko.
Garraioaren erabiltzaileentzat: Ordutegiak eta ibilbideak irailaren lehenengo astean web orrian jarriko ditugu.
EOIDNA iraileko proben EGUTEGIA
Hemen duzue EOIDNA iraileko proben EGUTEGIA.
EGUTEGIA 18-19
2018-2019 ikasturteko EGUTEGIA.
IKASLIBURUAK 2021-2022
2021-2022 ikasturterako ikasliburuen zerrenda.
DBH, BATX 1-EZ OHIKO DEIALDIA
BATX 2-EZ OHIKO DEIALDIA
EKAINEKO JARDUERA OSAGARRIAK
HEMEN dituzue ekainaren 6a eta 14a bitartean egingo ditugun jarduera osagarrien ordutegiak, taldeka.
Gogoratu ERREALITATE BIRTUALA jardueran parte hartzeko smartphone bat ekarri behar dela.
OHIKO DEIALDIKO AZTERKETAK
Maiatzaren 28-29-30ean, ohiko deialdiko azken azterketak egingo dira Biurdana institutuan, Donibaneko eremuan.
DBHko talde guztiek bere ordutegi arrunta jarraituko dute, azterketa egin beharra duen ikaslea Donibaneko eremura joango da dagokion orduan.
Hemen duzue esandako ordutegia:
Hurrengo taulan aurreko urteko pendienteen ohiko deialdiaren egutegia agertzen da: