Berriak
I. MIKROARGAZKI LEHIAKETA
Biurdanako I. Mikroargazki lehiaketa amaitu da eta hemen ditugu mikroargazki sarituak:
- Lehendabiziko saria
- HEGOAK. Isabel Lerga
- Bigarren saria
- INURRIA IVM. Irati Velaz
- Hirugarren saria
- LIBURUZOMORROA. Martina Wiafe
Sarien banaketa, asteazkena 17an egingo da, 11:00etan, Biurdanako Areto Nagusian.
ZORIONAK saridunei eta mila esker partehartzaile guztiei!
Hurrengo aurkezpenean daude jasotako irudi guztiak.
XX. Irakurketa publikoa
Datorren apirilaren 12an, Biurdana institutuan irakurketa publikoa egingo da.
Aurten omenduko dugun euskal idazle, bidaiari, musikaria… JON ARRETXE da.
INAUTERIAK
Hemen duzue Biurdanan inauteriak ospatzeko egingo dugun festaren egitaraua.
Festa martxoaren 1ean izango da, 11:00etan.
Zenbakiak eta Gizateria
La Caixa Gizarte Ekintzarekin elkarlanean antolatutako erakusketa hau, Nafarroako Kutxa Fundazioaren CIVICAN gizarte- eta kultura-zentroan izango da, otsailaren 14a eta apirilaren 15a bitartean.
“Zenbakiak eta Gizateria” erakusketan, zenbakiek jakintzaren arlo guztietan izan duten eta duten garrantzia adierazi nahi da. Gizateria pertsonen multzo konplexua bihurtu da, eta giza-jarrera, zenbakizko informazioan oinarritzen diren algoritmoen bidez aztertzen da.
Erakusketan, besteen artea, elikadura, energia, demografia, mugikortasuna eta kutsadurari buruzko datuak biltzen dira eta garapen jasangarriarekin lotzen dira.
Informazio gehiago: http://gisme.eu/exponumhum/es/index.php
“pi” Day
Pi Egunaren Espainiako batzorde antolatzaileak, “pi” zenbakia protagonista nagusi izango duten sormen proiektuen lehiaketaren deialdia luzatu du.
- BIGARREN HEZKUNTZA: gehienez 1000 hitzeko kontakizuna.
- BATXILERGOA: 3 minutuko bideoa grabatu eta YouTube-ra igo edo nahi duzun formatuan (idatzita edo audiobisuala) Matematika eta Musika lotzen dituen lana egin.
Otsailaren 15a arte parte har dezakezu. Informazio gehiago hemen: www.piday.es
HARTU PARTE LEHIAKETAN eta IRABAZI TABLET bat!
Zinema iraungikor tailerra
Biurdanako gure ikasleak, Julio Caro Barojako ikasleekin batera, BESTELAKO ARGIAK / OTRAS LUCES programaren barnean txertatutako ZINEMA IRAUNGIKOR TAILERrean parte hartu dute, Iruñeko zine zuzendaria den Oskar Alegriaren eskutik.
Film labur, iragankor hauek, leku eta euskarri zehatz baterako sortuak, Errotxapea eta Sanduzelaiko kale-pantaila berezietan proiektatuko dituzte: koltxoiak, izarak, tunelak, kamioi zuria…
Biurdanako DBH 4. mailako plastikako ikasleek bere filmak Errotxapean erakutsiko dituzte abenduaren 22an eta Julio Caro Barojako ikasleek, abenduaren 29an, Sanduzelaiko txoko desberdinetan.
Ikastetxe bakoitzean, Oskar sari banaketa gala ospatu zen, Biurdanako sarituak hauek izan ziren:
- “Hotzaren atarian”, ekoizpen hoberenari Oskarra.
- “Zaldiaren ametsa”, animazio eta muntaketa hoberenei Oskarra.
- “Zorte urdina”, kamara eta antzezlan hoberenei Oskarra.
- “Negu Hurbila”, gidoi hoberenari Oskarra.
ZORIONAK!
Beheko irudian ikus dezakezue proiekzioen ordutegia.
Eskerrik asko Iruñeko Udaletxeari, Oskar Alegriarekin ikasteko aukera izan dugulako eta Oskarri, bere pazientzia eta eskuzabaltasunagatik.
GURASO BILERAK 18-19
Gure ikasleen gurasoen aurrean ikasturte berriaren aurkezpena egiteko asmoz, urriaren 1ean eta 3an bilerak egingo ditugu institutuko areto nagusian. Aurkezpenaren ondoren, guraso bakoitzak bere seme-alabari dagokion taldeko tutorearekin talde-bilera izango du ikasturteari buruzko argibide gehiago jasotzeko. Hemen dituzue bileren datak eta orduak:
DBH1: urriaren 1ean (astelehena), 17:30tan
DBH2: urriaren 1ean (astelehena), 18:00tan
DBH3: urriaren 3an (asteazkena), 16:30tan
DBH4: urriaren 3an (asteazkena), 17:00tan
BATX 1 eta 2: urriaren 3an (asteazkena), 17:30tan
GARRAIOA 2018-2019
EOIDNA iraileko proben EGUTEGIA
Hemen duzue EOIDNA iraileko proben EGUTEGIA.