Paulino eta Julen badoaz. Faltan botako ditugu. Biurdana ezin hobe ezagutzen duen altxorra galtzen dugu. 22an Paulinori omenaldi txikia egiteko tartea izan genuen, guztiok elkarrekin Txoria txori abestuz. Gure Paulino beti laguntzeko prest, erne eta irribarretsu. Bai ikasleekin, bai beste lankideekin, bai irakasleekin egindako lan bikaina biziki eskertzen diogu. Mila esker gure etxea horren ongi zaintzeagatik! Gure etxearen zaintza lan hauetan Julenen lana ere asko eskertzen dugu, beti guk dena ongi aurkitzeko jo eta ke ibili baita! Edonorentzako oparia da horrelako pertsona eta langileak hurbil izatea!
Berriak
4DBHKO IKASBIA: ZOZKETAREN IRABAZLEAK BADITUGU
Ibai Garaikoetxeak saldutako 0562 zenbakiak irabazi du saskia.
Izargi Bernardok saldutako 1123 zenbakiak 2. saria eta Ander Larrionek saldutakoak 1400 zenbakiak 3.a.
EUSKAL HERRIKO BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA Finalerako motorrak berotzen…… Igande honetan ospatuko da lehen aldiz txapelketako finala Iruñean. Hau aitzakitz hartuz, DBH3-ko ikasleek proiektu bat egin dute gai honen inguruan. Irakaskuntza partekatua zuten saioetan bertsolariei eta txapelketari buruzko eskuorriak egin dituzte.
Mintza kafearen arrakasta!
Kafe (edo kolakao) baten inguruan euskaraz hitz egiteko aukera eman digute gure Ikamako ikasleek. Mila esker emandako aukera atsegin eta eraginkorrarengatik! Hemen, argazkian, gure antolatzaile apartak.
Cocuus 3D inprimaketa enpresara egindako irteera
Asmakizun tailerreko ikasleak Cocuus 3Dko inprimaketa enpresara joateko aukera izan zuten ostiralean.
1.BATX ETA 2.BATXEKOAK BARDEETAN GEOMORFOLOGIA AZTERTZEN!
EUSKARALDIA HASI DA BIURDANAN!!
Guztion artean hitzen bidez ekiten!!
EUSKARALDIKO KARTEL LEHIAKETAREN IRABAZLEA BADUGU!
Ostiralean jakinaraziko dizuegu! Bitartean, Biurdana Euskaraldirako apainduta!
EUSKARALDIRAKO KARTEL LEHIAKETA
Euskaraldirako prest!
Gu ahobizi!