Inauterietako festa oso polita izan zen, mila esker parte-hartzaile eta laguntzaile guztiei!
Archives for 2023
ASTE TXURIA
1 eta 2 DBHko ikasleak eta irakasleak primeran egon dira Belaguan.
Agate Deuna bezpera aitzakitzat hartuta, Batxilergoko 1D-ko ikasleekin Oblatasera joan gara abestera. Bikain hartu gaituzte bertako langile eta adinekoek. Mila esker!
DBH3koekin berriz kalea alaitzen saiatu gara…
2.BATXILERGOKO IKTKO IKASLEEK HAIEN WEBGUNEAK KAIXOMUNDU.EUS LEHIAKETARA AURKEZTUKO DITUZTE
1 eta 2 DBHkoak Belaguara
1DBHkoak hurrengo astean, urtarrilak 30, 31 eta otsailak 1ean, ipar eskia egitera doaz.
2DBHkoak otsailak 7an asteartea, 8an eta 9an.
LO ZAKU LODIA, eskiatzeko arropa eta LEHENENGO EGUNERAKO BI OGITARTEKO ETA FRUTA ERAMAN BEHAR DUTE.
ETXEAN IBILTZEKO OINETAKOAK ERE EZINBESTEKOAK DIRA.
Hainbeste lagundu gaituzten langileei agurra
Paulino eta Julen badoaz. Faltan botako ditugu. Biurdana ezin hobe ezagutzen duen altxorra galtzen dugu. 22an Paulinori omenaldi txikia egiteko tartea izan genuen, guztiok elkarrekin Txoria txori abestuz. Gure Paulino beti laguntzeko prest, erne eta irribarretsu. Bai ikasleekin, bai beste lankideekin, bai irakasleekin egindako lan bikaina biziki eskertzen diogu. Mila esker gure etxea horren ongi zaintzeagatik! Gure etxearen zaintza lan hauetan Julenen lana ere asko eskertzen dugu, beti guk dena ongi aurkitzeko jo eta ke ibili baita! Edonorentzako oparia da horrelako pertsona eta langileak hurbil izatea!