Badator korrika!! Motorrak berotzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu. Anima zaitezte!
Berriak
8M BIURDANAN: EMAKUMEAK ERDIGUNERA
Euskarako mintegikoek oso jarduera aproposa eta polita aurrera eraman dute 4. mailako ikasleekin batera, institutuko paretetan emakume euskaldun sortzaileei omenaldia eginez. Pasabideak erakuslehio bihurtu dituzue, gure ikastetxeko paisaia feministagoa eginez!
Honetaz gain, bihar, atsedenaldian, Patirkerekin IEHPko ikasleek egindako pankartaren atzean, patioan elkartuko gara eta 2. Batxilergoko neskek ere hitzaldi bat emango dute. Ildo beretik, irakasle bakoitzak emakumeok jasaten dugun diskriminazioaren inguruko gogoeta egingo du bere arloan.
Inauteriak 2022
ATENHAkoen hitzaldiak Biurdanan
Organoen donazioari buruz kontzientziazio lan bikaina egin zuten 4.DBHko ikasleekin.
4.DBHkoentzat zuzenduta Organo trasplanteei buruzko ATEHNAko hitzaldiak ostiral honetan gure ikastetxean
Agate Deuna
Aurreko ostiralean, otsailak 4ean, abestiaren letra eta makilak banatu eta ikastalde desberdinetako ikasle eta irakasleek elkarrekin abestu genuen Biurdanako patioan. Euskara mintegiak antolatutako ekimena oso polita izan zen eta arrakasta handia izan zuen.
1DBH Mezu Ezkutuak
1ºDBHko ikasleek liburutegiko katalogoa erabiltzen Civicanen egindako Escape room baten bidez ikasi zuten.
2. Batxekoak NUPera egindako bisitaren eta Literatura unibertsaleko ikasleekin Madrilera egindako irteeraren argazkiak
Musikariak ikastetxean
Musikariak Biurdanan izan ditugu. Hemen, argazkian, Keu Agirretxea 3. mailako ikasleekin.
Bizikidetza txokoa
Naiara eta Edurne bizikidetza txokoan (lehengo Solas-Jolas gelan, Ingeleseko mintegiaren ondoan) egongo dira atsedenaldietan zuei laguntzeko prest!