Lotura honetan Chromebook maileguari dagokion araudia duzue eskuragai
Berriak
2021-2022 ikasturte hasiera
IKASLE GUZTIEK MUSUKOA EKARRI BEHAR DUTE!
DBHko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 8an, asteazkenean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuek 11:30etan izango dute bueltatzeko autobusa.
Jardunaldia ikasle bakoitzaren gelan izango da hurrengo ordutegia jarraituz:
- DBH1 (BLOKE GORRIA): 8:30
- DBH2 (BLOKE GORRIA): 9:00
- DBH3 (BLOKE HORIA): 9:30
- DBH4 (BLOKE URDINA): 10:00
Egun horretan, tutoreek ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emango dizkiete ikasleei: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Gainera, kontingentzia plana eta segurtasun neurriak ere azalduko dizkiete. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrerako eskola jardunaldiak 8:15ean hasiko dira eta 14:15ean bukatuko dira.
Batxilergoko ikasleak:
Aurkezpena irailaren 8an, asteazkenean, eginen da eta bukatu ondoren ikasleak etxera itzuliko dira. Garraiatuek 11:30etan izango dute bueltatzeko autobusa.
Jardunaldia ikasle bakoitzaren gelan izango da hurrengo ordutegia jarraituz:
- BATX 1 (Biurdana, BLOKE URDINA): 10:30
- BATX 2 (Donibane, BLOKE ARROXA): 10:30
Egun horretan, tutoreek ikasturte berriari buruzko argibide guztiak emango dizkiete ikasleei: ordutegia, egutegia, irakasleak, liburuak eta beste material didaktikoak, ebaluazioak, instalakuntzak, bizikidetza araudia, e.a. Gainera, kontingentzia plana eta segurtasun neurriak ere azalduko dizkiete. Tutoreek azalpenak eman eta gero jardunaldia bukatuko da.
Egun horretatik aurrera eskola jardunaldiak 8.15ean hasiko dira eta une zehatz honetan kontingentzia planaren 1. agertokian gaudenez, eskolak 15:00etan bukatuko dira.
Aldez aurretik bidali zaizuen kontingentzia planean ikus daiteke non dagoen gela bakoitza eta zein sarbide erabili behar duen ikasle bakoitzak bere blokearen arabera.
KASU! AURREKO KURTSOTIK KURTSO HONETARA BLOKE ALDAKETA EGON DA!
Sarbideak markatuta daude:
- BLOKE URDINA (DBH 4 + BATX 1): Aparkalekuko langatik sartu behar da.
- BLOKE GORRIA (DBH 1 + DBH2): Errepide aldetik patiora irikiko den langa berritik sartu behar da.
- BLOKE HORIA (DBH 3): Donibane aldeko langatik sartu behar da.
- BLOKE ARROXA (BATX 2): Donibane eraikineko betiko sarreratik, aurrez aurre gelditzen diren eskaileretatik igo behar da (eskuinekoak).
Iruñeko Udaleko Gazteendako XXXI. Literatura-lehiaketan Biurdanako ikasle saridunak
Biurdanako ikasle askok irabazi dituzte aurten Iruñeko Udaleko Gazteendako XXXI. Literatura-lehiaketako sariak. 2.Batxilergoko Ainhoa Salinas Díazek “Flashen Higaduragatik libre izan nahi zuen margolana” ipuinarengatik 17 urtetik 18 urterako kategorian lehenengo saria lortu egin du. Kategoria eta modalitate berdinean, narratiban, Oihane Garcia Ripodasek hirugarren saria lortu egin du “Hil aurretik amesten dudana” lanarengatik eta gaztelaniaz ere hirugarrena lortu egin du “Solve et coagula” ipuinarekin. Kategoria berdinean, narratiban, euskaraz, Lucia Rodriguez Domeñok lehen accesita lortu egin du. Olerkigintzan, euskaraz, Lorea Guembe Ochotorenak lehenengo saria lortu du “Hotza” olerkiarekin 14 urtetik 16 urterako kategorian. Kategoria berdinean, olerkian, baina gaztelaniaz, Leixuri Etxaide Arbizuk hirugarren saria eskuratu du “Crezco” olerkiarengatik. Zorionak zuen sormena eta lanarengatik eta idazten jarraitu!
Ikasliburuak 2021-2022
2021-2022 ikasturterako ikasliburuen zerrenda.
2021-2022 ikasturteko Ikastetxeko Egutegia
EZ-OHIKO DEIALDIA: azterketen egutegia
Hau da ez-ohiko deialdiko azterketen egutegia:
OHIKO DEIALDIA: azterketen egutegia
Hau da ohiko deialdiko azterketen egutegia:
Neguko Festa 2020
SARI GEHIAGO
Amaiur Tejedor, Biurdanako DBH 3ko ikasleak Iruñeako Udalak deitutako “Iruñeako Ikasleen Literatur Lehiaketa”-n, Ipuinak euskaraz modalitatean, lehenengo saria lortu zuen “NI NAIZ” ipuinarekin.
Pandemia dela eta, sari banaketa Udaletxean egin beharrean Biurdanan bertan egin da.
Bestalde, Euskokultur Fundazioak antolatutako MIKRO-IPUIN LEHIAKETAn DBH 3. mailako Henar Santos eta Batxilergo 1. mailako Imanol Jauregi saridun izan dira.
ZORIONAK GUZTIOI!
BIURDANAKO IKASLEAK SARIDUN
Amaiur Tejedor, Biurdanako DBH 3ko ikasleak Iruñeako Udalak deitutako “Iruñeako Ikasleen Literatur Lehiaketa”-n, Ipuinak euskaraz modalitatean, lehenengo saria lortu du “NI NAIZ” ipuinarekin.
Bestalde, Eneko Velez de Mendizabal, Batxilergoko 1. mailako ikasleak, Iruñeako Udalaren Gazte Literatur Lehiaketa irabazi du, gaztelaniazko narratiba modalitatean. Guztira 120 lan aurkeztu ziren (50 poema eta 70 narrazio labur) lehiaketaren XXX. Edizioan. Esteka honetan irakur dezakezue Enekoren lana: https://letrajoven.com/
Gainera, Bittori Elizalde, Batxilergoko 2. mailako ikaslea, Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 34.edizioan txapeldunorde atera zen. Gai orokorra emanda, lau oinak emanda, azken puntua emanda eta hitz bana emanda bertso bana kantatu ondotik, bi bertsolari pasa ziren bigarren fasera: Bittori Elizalde eta Ekhiñe Zapiain. Biak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.
Biurdanatik zorionak eman nahi dizkiegu Amaiur, Eneko eta Bittoriri lehiaketa hauetan lortutakoagatik. ZORIONAK!