Geografia eta Historiako mintegiko Milak antolatutako irteera primeran egon da eta gure ikastetxeko eta Askatasunako ikasleek museoak bisitatu eta ongi pasatzeko aukera bikaina izan dute.



Geografia eta Historiako mintegiko Milak antolatutako irteera primeran egon da eta gure ikastetxeko eta Askatasunako ikasleek museoak bisitatu eta ongi pasatzeko aukera bikaina izan dute.
Zubi iraunkor eta sendoak diseinatzeagatik, gure Teknologiako ikasleek 1. eta 3. sariak lortu dituzte!
1. Kuartetoa. (Biurdana BHI): Ane, Anne, Xabi eta Izan
3.ak Zubi espaziala: Erika, Irati eta Pau
Ostiralean Batxilergoko 1D-ko ikasleak Oblatasera joan ziren, jaialdi bat egiteko asmoz.. Giro mundiala sortu zen, bertakoak (familiak, erizainak, adinekoak…) eta ikasleak ekarrekin dantzan, kantari eta hizketan aritu ziren. MILA ESKER GUZTIEI!!!
Atzoko Iturramako zubi lehiaketan irabazle eta 3. postua eskuratu genuen. Lan bikaina egin dute gure 2.DBHkoek eta Teknologiako mintegiko irakasleek!
Irabazleak: Naroa, Izan, Xabier eta Anne. 3. sailkatuak: Pau, Irati eta Erika.
ZORIONAK!
BATX2ko IKT 3 ikasle, Egoitz Astondoa, Alain Garcia eta Eder Martinez, Euskal Herri mailako Kaixomundua.eus web orrien sorrera lehiaketan finalista gelditu dira https://gymhools.eus/ orrialdearekin. Finala hurrengo ostiralean, Maiatzak 5ean, eguerdiko 12:00etan izango da eta ekitaldia Twitchen egongo da ikusgai https://www.twitch.tv/puntu_eus ZORIONAK ETA ZORTE ON!!!!
Maider Muruzabalek eta Ainhoa Apesteguiak 2.DBHko NafarroakoMatematika Olinpiadan parte hartuko dute. Ea zortea duten eta ongi pasatzen duten!!
Larunbat honetan, Apirilak 22an, goiz osoan zehar, Biologiako irakasleak eta Batxilergoko ikasleak Baluarten egon ziren, aurten aurrera eraman dituzten hiru proiektuak aurkezten:
– bidaia birtuala aintzira Batx 2ko geologia ikasleak. Errealitate birtuala geologian aplikatuz-
-kutsaduraren bioindikadoreak. Batx 1eko Biologia- Geologiko ikasle batzuk aurreko urteko proiektua hartu dute, ikertzen jarraitzeko
– Mikroorganismoen presentzia. Batx 1eko Biologia-Geologiako ikasle batzuk